2019(e)ko martxoaren 24(a), igandea

Gauean komunera joateak ekonomiak dirua galtzea eragiten du


GAUEAN KOMUNERA JOATEAK EKONOMIAK DIRUA GALTZEA ERAGITEN DU


Guztiok joan gara noizbait komunera gauez gure beharrak asetzeko, baina ez genekien nola behar asetze horrek gure ekonomiari eragiten zion. Izan ere, RAND Europe erakunde estatubatuarrak egin duen ikerketaren arabera, gauean behin baino gehiagotan komunera joatea ekonomiak urtean milioika euro galtzea eragiten du.

Ikerketa honek ondorioztatu du "nicturia", gauean gernu egite handiagoa izatea eragiten du, duten pertsonek beraien laneko ongizate eta produktibitatean eragiten duela. Hori dela eta, herrialdeen BPGan (Barne Produktu Gordina) eragiten du. Ikerketa hau hainbat herrialdeetan egin da, eta emaitzen arabera, ekonomia estatubatuarrak 39.250 milioi euro, japoniarrak 12.100 milioi, alemaniarrak 1.425 milioi, britainiarrak 5.215 milioi eta espainiarrak 2.650 milioi euro urtero galtzea eragiten du.

Ikerketaren arabera, gauean komunera bi aldiz baino gehiago joaten den pertsona batek lanera ez joateko edo beraren produktibitatea jaisteko probabilitate handiagoa dauka lo falta dela eta. Gainera, bataz beste, "nicturia" duen pertsona batek urtean zazpi egun gutxiago egiten du lan "nicturia" ez daukan pertsona batekin alderatuz.

Kalkuluen arabera, Ameriketako Estatu Batuetako 27,5 milioi biztanle aktibok daukate "nicturia". Hau da, herrialde horretako biztanleria aktiboaren %12,5ak. Ikerketa egin den gainontzeko herrialdeetan kalkulatzen da biztanleria aktiboaren %13 eta %17aren artekoak "nicturia" duela.


Nire ustez, "nicturia" arazo larri bat da gure ekonomiarentzat, izan ere, lehen esan dudan bezala, herrien BPGan eragin handia dauka. Horregatik uste dut bai enpresek eta bai biztanleri osoa informatu behar dela arazo honi buruz, eta hau konpontzeko ikerketak egin behar direla ekonomia eta biztanleriaren bizi baldintzak hobetu ahal izateko.

BIBLIOGRAFIA:
  • http://www.expansion.com/sociedad/2019/03/16/5c8cb6fa22601d8a448b460d.html
  • https://www.msn.com/es-es/dinero/formacion-empleo/las-visitas-nocturnas-al-baño-cuestan-a-la-economía-española-unos-2650-millones-al-año/ar-BBUQ87L
  • https://www.lasexta.com/programas/arusitys/noticias/el-habito-de-ir-al-bano-durante-la-noche-podria-costarle-a-la-economia-espanola-265-millones-de-euros-video_201903185c8f6d3c0cf26770b2454347.html
  • http://www.rtve.es/noticias/20190318/visitas-nocturnas-bano-cuestan-economia-espanola-unos-2650-millones-euros-ano/1904460.shtml
  • https://www.rand.org/randeurope/research/projects/nocturia-effects-on-health-and-productivity.html
  • https://www.vitonica.com/prevencion/nocturnia-el-problema-de-miccionar-demasiado-por-la-noche





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.