HOSTOZKO PLATERAK
Gaur egungo gizartean gero eta modu azkarrago batean bizi gara. Esnatu, lanera
joan, lana egin, korrika etxera bueltatu, azkar bazkaldu… Bizimodu bortitz hau
gero eta normalagoa bihurtzen ari da. Sukaldatzeko astirik ez dagoenez jendeak aurrez
prestatutako janaria gainen garraiatu behar du ostera bazkaltzeko. Behar honen aurrean
enpresek produktu “tradizionala” produzitzen jarraitzen dute, Tupper-a, alegia.
Tupper-ak janaria alde batetik bestera eramateko balio duten plastikozko ontziak
dira. Gizarte honek plastikoa eta zaborrarekin duen arazoa arduragarria den garai
honetan enpresa batek ingurumena zaindu eta zerbitzu berdina ematea erabaki du.
Leaf Republic enpresaren eskutik datoz Tupper biodegradagarri horiek eta hiru
geruzaz (ikus irudia) osatutako plater bat eta birziklaturiko plastikozko tapa
batez osatzen dira eta 28 egun bakarrik behar dituzte konpostatzeko. Seguruenik
produktu ekologikoa denez pentsatuko duzu asko balioko dutela baina bakoitzak 45
xentimoko prezioa du.
Nire iritziz enpresa honek gizarte erantzukizun korporatibo (GEK) maila
handia du eta sektoreko beste enpresek orain arte egin ez dutena lortu du, ingurumenarekiko
konpromezu erreala hartzea. Beste aldetik oso prezio konpetitiboa du haien produktuak,
garrantzitsua iruditzen zaidan alderdi bat. Prezio horrekin konpetentzia handia
egiten die Tupper-ak produzitzen dituen beste enpresei eta horretaz gain eskaria
erakartzea lortzen du produktuaren prezio eta erakargarritasuna baliatuz. Amaitzeko
uste dut enpresa honek oso iniziatiba ona duela eta oso ondo egongo litzatekela
merkatuaren beste sektoretan horrelako produktuak sortzea.
Informazioa hemendik hartu dut:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.