INFLAZIOA
Inflazioa, ondasun eta zerbitzuen prezioen maila orokorraren igoera konstanteari esaten zaio. Aldagai eta erreferentzia nagusietako bat bihurtu da. Bizitza mailaren aldaketak islatzen ditu. Inflazio tasa neurtzeko Kontsumorako Prezioen Adierazleak denboran zehar dituen aldaketak neurtu behar dira. Batzuetan prezioen maila modu azkarrean igo egiten da, edo alderantziz. Inflazioaren maila egokia %2-aren hurbil izango litzateke, %10 ingurura iritsi gabe eta hiperinflaziorik gabe, baina inflazio minimo bat edukitzea da egokiena deflaziorik gabe. Inflaziorik ez egotea ez da ona ekonomiarentzako.
Inflazioaren muturrak hiperinflazioa eta deflazioa dira.
Hiperinflazioa ondasun eta zerbitzuen prezioen igoera azkarra eta kontrolik gabekoa da. Aldi berean, monetak bere benetako balioa galtzen du eta jendeak erosteko ahalmena galtzen du. Hiperinflazioak %50etik gorako prezioen hazkundea adierazten du.Hainbat arrazoirengatik gertatzen da, eta horietako bat eskaintza eta eskariaren arteko desoreka da.
Hiperinflazioaren adibiderik aipagarriena Alemania da 1920ko hamarkadan, Lehen Mundu Gerraren ondoren. Beste adibide aipagarri bat Zimbawe da, bertan prezioak 24 orduro bikoiztera iritsi ziren.
Deflazioa hiperinflazioaren kontrakoa da. Ekonomia batean prezioak modu azkarrean behera egiten dutenean da, eta ekonomia krisietan gertatzen da. Familiek eta enpresek dirua gastatzeko momentua atzeratzen dute prezioak jaisten jarraituko dutela pentsatuz, eta horrek kontsumoa geldiarazten du.
Deflazioaren adibiderik argiena Japonian etxebizitzari lotutako burbuilak ezta egin ondoren gertatu zen.
Iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.