Soldata diskriminazioa da gaur egun emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat.
Otsailaren 22an, Emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunaren egunean, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.551 eurokoa dela azpimarratu du Emakundek.
Zehatz-mehatz esanda, EAEko langile bakoitzak batez beste urtean 31.088 euro irabazten ditu gizonezkoen kasuan eta 23.537, ostera, emakumezkoen kasuan. Sektoreka, zerbitzuetan izan ohi dira diferentzia handienak, hain zuzen ere, emakume gehien dauden sektorean.
Lan mundan ematen den zereginen bereizketa da era honetako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontal zenbait lanpostu konkretuetarako bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Bereizketa honen ondorioz emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.
Honekin batera, kontuan izan behar da askotan emakumeak malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituela. Horren ondorio da, Emakunderen hitzetan, EAE zatikako kontratua duten lanpostuen %80 baino gehiago emakumeek betetzea.
Bestalde, kontratu mota, irrumpen eta okupazio berdina izan arren, emakumeen eta gizonezkoen arden aldeak antzematen direla ere salatu du Emakundek.
Ez dugu ahaztu behar sektore informalean lan egiten dutenean gehienak emakumeak direla. Oraindik portzentaje handi batean emakumeei egokitzen zaien familia eta etxeko lanaren ardurak galarazi egiten dio sarritan emakumeari lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzeko aukera.
Gainera, hainbat lan eremutan gizonezkoen presentzia nagusi izanik, hauek jasotzen dituzten ordainsari osagarriek oraindik gehiago handitzen dute batzuen eta besteen arteko soldaten arteko diferentzia, oinarrizko soldaten gainetik.
Datuak erakusten duten modulan, emakumeak lan merkatura sartu izanak ez du ekarri zaintza lanen banaketa erantzunkide batetik, ezta lan merkatuan emakumeon lan baldintzak prekarioagoak izatea.
Informaizo iturriak:
http://emakunde.blog.euskadi.net/eu/2014/02/soldata-diferentziak-emakume-eta-gizonen-arteko-ezberdintasuna-betikotzen-du/
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5417417/soldata-arrakalak-berdintasun-eza-betikotzen-duela-salatu-du-emakundek/
http://www.lab.eus/eu/arloak/emakumeak/43-berdintasuna/5963-emakumeen-soldata-336-igo-beharko-litzateke-gizonen-soldatarekin-parekatzeko
http://www.europapress.es/euskera/noticia-soldata-diskriminazioa-gizon-eta-emakumeen-arteko-ezberdintasuna-eragiten-duen-faktore-bat-dela-gogoratu-du-emakundek-20110221172357.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.