2018(e)ko martxoaren 16(a), ostirala

Pentsioak

Azkenaldian telebista piztu eta pentsioak, irratia piztu eta pentsioak, egunkaria ireki eta pentsioak... azkeneko asteetan ez dago beste gai bat gure artean. Baina zer ari da gertatzen? 

Iaz, EAEn, gutxieneko pertsioa 627,7 eurokoa izan zen eta gutxieneko pentsio hori jaso zutenen artean %6,15 gizonezkoa izan zen, %17,8 bat jasoaz emakumeek,ia hirukoitza. Nafarroan berriz, gutxieneko pentsioa, % 11,2 gizonezkoek jaso zuten eta %27,9a emakumeak. 

UGTk lehen urtean egindako ikerketa batean, datuek nabarmen erakusten zuten emakumezkoen pentsioen ahultasuna. Emakumeek bataz beste %44,56 gutxiago jasotzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan . Datuek bakarrik hitz egiten dute, 108.566 emakumek jaso zituzten pentsioak iaz, datuak altuak dira, baina gizonezkoenekin konparatuz, ahuldadea nabari da, iaz  215.251 gizonezkok jaso baizituzten pentsioak. Gainera bataz beste jasotako pentsioan ere aldea nabarmena da, emakumezkoek bataz beste 867,45 euro jaso zituzten, eta gizonezkoek berriz, 1.518,45 euro.

Hainbat sindikaturekin elkatu ostean, emakumezkoek pentsio duinak eskatzen zituzten, 1.108,67 euroko minimoa izango zuen pentsio bat, non bakoitzaren beharrak betetzeko beharrezkoa den soldata bat. Gainera, emakumezko eta gizonezkoen pentsioetan dauden desberdintasunen aurka ere azaldu dira, bersintasun hori ere noizbait lortzeko bidean. 

Gaur egun KPIren  arabera burutzen dira pentsioen birikuskatzeak, eta honen joera adostutako hainbat hitzarmenena baino beheragokoa da. Jubilatze baldintzak onak izanda ere, faktore honek adin altuenen kaltetan doan desberdintasun sozial etengabeko bati ematen dio bide, pentsioak soldatetatik urruntzen doaz eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.