DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Donostian 1953ko irailaren 21etik aurrera urtero irailaren bigarren hamabostalditik aurrera ospatzen den zinema lehiaketa ospetsua da. Nazio arteko zinema federazioak A mailako zinemalditzat izendatu zuen eta gaur egun Europako garrantzitsu eta zaharrenetako bat da. Normalean “Kursaala” da elkargune nagusia nahiz eta “Victoria Eugenia Antzokian” ere egiten diren ekitaldiak. Sari nagusiak “Donostiako Ohorezko” saria eta filma hoberenak irabazten duen “Urrezko Maskorra” dira.
Zinemaldia bisitatu duten zuzendari eta antzezle garrantzitsuen zerrenda ez da motza eta zineman garrantzi handian izan duten filmena ere ez. Esaterako “Alfred Hitchcock zuzendariaren North by Northwest” “Star Wars sagaren europar estreinaldia” “The Legend of Zorro filmaren europar estreinaldia” eta beste asko. Izar handien bisitez gain, beste talentu asko ezagutzera ekarri eta argira atera ahal izatea ahalbideratu du, munduari beraiek ezagutarazteko aukera emanez. Esaterako, “Robert de Niro” edo “ Antonio Banderas”.
Ekitaldi hauei esker Donostiak diru kantitate handia bereganatzen du, baina hau aurrera ateratzea ez da erraza izan azken 5 urte hauetan diru falta zela eta. 2013an jaialdiak ikerketa bat egin behar izan zuen jasotzen zuten diru publikoa bikoiztuta baina gehiago bueltatzen zen inbertsio bat eta ez subentzioak zirela frogatzeaz gain, instituzio publikoen diru laguntzen beharraren garrantzia frogatzeko. Urte hartan bertan “400.000€-ko” murrizketa jaso zuen instituzio publiko ezberdinetatik, horrek Zinemaldia egoera ekonomiko kritiko batean jarri zuen eta arduradunak azken momentura arte finantzazio bila egon behar izatea.
2016-2017ko aurrekontuak egitean, diru sarrera eta kostuak berdinak izango zirela aurreikusi zen naiz eta gero ez izan horrela. Beti aurreikusitakoa baina diru gehiago lortzen da gastuak ordaindu ahal izateko eta baita Donostia hiriarentzat bertan.
2016an “ 7.595.000,00 €” koak izango zirela aurreikusi zen ezta azkenean 2015ean baina “4.125.000,00€” handitu zen irabazia.
2017an ordea “7.946.330,00€” koak izango zirela aurreikusi zen eta naiz eta lortutako irabazien totala oraindik ez den argira atera, igarritakoa baina handiagoa dela konprobatu da.
Ondorioz, diru laguntzak eta hiriaren partaidetza beharrezkoak dira hain garrantzitsua den ekitaldi hau aurrera atera eta udara amaieran Donostiako turismo eta kanpotarrek utzitako diru kantitate handia izan dadin.
ITURRIAK:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.