Gaur egun geroz eta langabezia maila handiagoa dago mundu osoan zehar. Geroz eta arrazoi pisutsuagoak dira tresna berriak, teknologiaren garapena.. eta horregatik pertsona asko gelditzen dira langabezian. Baina, langabezian dagon jende guztia ez dago egoera berberean.
Oraingo adibide nabarmen bat izan daiteke langabe dauden emakumezkoen langileen kopurua 2.754 handitu egin da aurreko hilabetearekin alderatuta 1.050 gizonezko gutxiago daude langabe, ordea. Beraz, orokorrean, langabeziaren datu ofiziala 164.983 pertsonakoa da, eta horietatik %57 emakumeak dira.Gaur egungo langabeziaren estatistikek erakusten dutena baino handiagoa da galdutako enplegu kantitatea. Hau da, Gizarte Segurantzan 10.831 pertsoana gutxiago daudela , eta honek erakusten digu enpleguaren beherakada nabarmena ote den.
Aldi berean langabeziak gora egin ez izanak adierazten digu biztanleria aktiboa jaitsi egin dela baita ere. Beraz horrek datuak aldatu eta kezkak eragozen ditu.
Langabezia moten desberdintasunak badira kausa nabarmenak, izan ere, langabezian dauden pertsonak egoera desberdina dutelako. Biztanleria aktibo jarraitu dezakeelako edo ez.
Alde batetik, langabezia zikliko edo koiunturazkoa, merkatuaren baliabideak behar duten enpresetan, enpresaren jardueraren gorabeheren esku dago, eta horren ondorioz hedatu edo atzeratu egiten dira. Langabezia ziklikoak nabarmen egiten du gora atzeraldietan eta hedaldietan berriz behera.
Bestetan, langabezi urte sasoikoan, jarduera batzuk urte batzuetan bakarrik behar dute eskulana, eta horrek langabezia eragiten du.Horiek ukatzean, lana bukatzen delako. Adibide nabarmena izan daiteke turismoa.
Langabezi egiturazkoan berriz, aldaketa teknologikoarekin oso lotuta dagoen langabezia mota da. Kezka handiena sortzen duena. zenbait ekoizpen jarduera zahar gelditzen diren eƱean, erritmo egokian ez bada sortzen, jarduera horietan ez da aukerarik egongo enplegu berriak sortzeko eta atzeraldia suertatuko du ekonomian.
Azkenik langabezi frikzionalean, pertsona bat langabezian borondatez dagoenean gertatzen da. Normalean jendea denbora hori ikasteko, atseden hartzeko edo bere aurreko lana baino hobeago bat aurkitzeko egiten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.