Martxoak 8a iritsi dela eta, emakumeen eginkizuna ekonomian jendearen ahotsean jarri da egun hauetan zehar, baita telebista eta sare sozialetan ere. Ekonomiari dagokionez, gauza asko hartu dira kontuan emakumeen berdintasunaren alde borroka egiteko, esaterako biolentzia lan-munduan, emakume batzuen lanen xedea, baino bereziki emakumeen eta gizonen arteko bestelakotasuna soldatetan lan bera egiteagatik.
Estatistika eta parametro asko hartu behar dira kontuan egoera hau egia den ala ez justifikatzeko, geroztik ezin da soilik esan emakumeak gizonek baino gutxiago kobratzen dutela gure herrialdean, beste hamaika gauza kontuan hartu gabe.
Espainian, adinari dagokionez, diferentzia handia bi adin-tarteetan nabari izan da: 50-59 urteko pertsonen artean, Espainian emakumeek %14,97 gutxiago kobratzen dute gizonek baino urtean, eta 59 urte baino gehiagoko pertsonen artean emakumeek %17,21 gutxiago jasotzen dute urtean gizonek baino, lan-postu horietan emakumeak et gizonak ezaugarri berekin, noski.
Horrez gain, enpresaren "adina"-ren arabera ere bai estatistikak asko aldatzen dira, esaterako, 14 urte baino zaharragoak diren enpresetan, emakumeek %16,35 gutxiago kobratzen dute gizonek baino lan bera egiteagatik, nahiz enpresa berriagoetan, hau da, 3 urte edo gutxiago dituen enpresa batean emakume eta gizonen arteko soldaten desberdintasunak oso txikiak dira enpresa batzuetan, eta beste gehienetan ez dago desberdintasunik.
Azken finean, guztiok jakin beharko genuke emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ekonomikoki problema bat dela gure herrialdean gaur egun ere, eta zerbait egin behar da lehen bai lehen desberdintasun hauekin amaitzeko behin eta betiko. Martxoak 8ko paro orduetan ikastola, jatetxe eta beste hamaika lan-postuetan konturatu zen jende asko emakumeen garrantziaz gure munduan, eta zerbait egin behar dela hau geratzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.