Hezkuntzako milaka langile kalera atera dira bigarren greba egunean
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko milaka langile kalera atera dira gaur eguerdian
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan ELAk, LABek eta Steilasek deitutako
manifestazioetan parte hartzeko. Bigarren greba eguna dute gaur beharginok, eta atzokoaren
pareko jarraipena izan du honek. Greba hau egitera, Hezkuntza Bereziko hezitzaileak, sukalde
eta garbiketako langileak eta Haurreskoletako langileak zeuden deituta.
eta garbiketako langileak eta Haurreskoletako langileak zeuden deituta.
Sindikatuek esan duten bezala, irakasleriaren % 75ek egin du bat greba deialdiarekin.
Guztira, 26.000 irakasle inguru zeuden greba egitera deituta.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, irakasleen % 43,73k egin
dute greba, Hezkuntza Bereziko hezitzaileen % 26,06k, sukalde eta garbiketako langileen
%18,32k eta Haurreskoletako langileen % 14,04k. Gainerako taldeetan (heziketa berezia,
sukalde eta garbiketa eta haurreskolak) irregularragoa izan da jarraipena.
Atzo, 2018ko Martxoak 14, Eusko Jaurlaritzaren arabera, grebaren jarraipena % 42,9koa izan
zen irakasleen artean, % 24,5ekoa Hezkuntza Berezian, % 17,1ekoa sukalde eta garbiketa
sektorean eta % 15,6koa Haurreskoletan.
Zein helbururekin egiten dira grebak? Hezkuntza Publikoen Irakasleen alde egiten dira grebak,
zehazki, ikastola/ikastetxe publikoetako irakasleek greba egiten dute beraien eskubide eta
berdintasunen alde, baita ere, sukaldari eta garbitzaileek. Baina, gauza guztietan bezala,
irakasle guztiek ez dute grebarik egin eta klase normalak eman dituzte egun normal bat
izango balitz.
Hiru greba egun bateratu deitu dituzte martxoaren 14rako eta 15erako eta ekainaren 12rako.
Horrez gain, sektoreka astebeteko grebak izango dira apiriletik aurrera. Gainera, sindikatuak
nabarmendu du lortutako akordioek langileon baldintzak eta eskaintzen duten zerbitzuaren
kalitatea hobetuko dutela.
Informazioa gehiago nahi baduzue, segidan daukazue informazioa hartu dudan linka:
Informazioa gehiago nahi baduzue, segidan daukazue informazioa hartu dudan linka:
hezkuntza-publikoan-2017ko-martxoak-15/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.