Ekonomia ituna edo kontzertu ekonomikoa ere deitua, Espainia eta Euskadiren arteko ituna da; bertan zerga eta finantza harremanak antolatzen dira. Itun honek hasiera eman zion 1878an III.karlistadei amaiera emanez. Gaur egun arte, ekonomia ituna berrituz joan da frankismo-garaian izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistema da gaur egun.
Gai honek zer esan handia eragin du gizartean. Debatea ekonomia ituna izateagatik pribilegiodunak garen edo ez garen datzan.
Lehenik eta behin, gai honetan sakontzea komeni zaigu. Euskal Autonomia Erkidegoak euskal biztanleek ordaintzen dituzten zergak biltzen ditu, bilketa hau hiru lurralde historikoko ogasunek egiten dute. Diru-bilketen helburua honako hau da: zerbitzu publikoen ordainketei aurre egitea. Diru hau zein gastuetara bideratuko den Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du: gizarte ekintzak, osasuna, hezkuntza,.... Itun honek daukan berezitasuna zerbitzu publikoetara joateaz gain, estatuari ere zergen zati bat dagokiola da. Zergen zati horri kupoa deritzo. Haren alkulua Estatuak egiten duen gastuen zati baten proportzioa da.
Jende askok dioenez, Arabako, Gipuzkoako edota Bizkaiko herritarrak zorte eta pribilegio handia dugu. Betidanik leporatu egin zaio Ekonomia Itunari pribilegioa izatearena. Ordea, oker daudelakoan nago.
Alde batetik, egia da ekonomia ondo funtzionatzen ari denean eta oparoaldietan ogasunak kudeaketa ona eginez gero, orduan ondorio positiboak izaten ditugula gure herriarentzat. Hau da, kudeaketa ona egiteko momentuan ondo eginez gero, zerbitzu publikoak ordaintzeko dirua nabarmen handituko da.
Bestetik, ekonomia hondoan egon daiteke edota ez egoera onean. Kasu horretan, kudeaketa kaskarra eginez gero, Estatuari diru berdina, Kupoa, ordaindu behar zaie, horregatik dirua galdu egingo da eta beraz, Osakidetza, ertzaintza, hezkuntza eta tankerakoak ordaintzeko dirua nabarmen gutxituko da.
Hau guztia esanda, garbi dago itun ekonomikoa ez dela pribilegio kontua, arriskua hiru lurraldeek, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak, bere gainean hartzen baitituzte. Beraz, defendatu dezagun gure kontzertua gure gizartean baliabideak handitu dezaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.