Elikadura funtsezkoa da osasunarentzat eta ospital batean osasunerako kaltegarriak diren elikagaiak ikustea arrigarria da. Gaileta ultra-prozesatuak, ontziratutako zukuak, findutako ogiak, sanjakobo frijituak, haragi prozesatu batzuk eta abar eskaintzen dituzte. Galleten eta zukuaren arazoa kezkagarriena da, ospitale guztietan estandarizatu baita. Glukosaren tolerantzia edo intsulinarekiko erresistentzia okertzen duten elikagaiak infartua areagotzen dute, galleta eta zukuen kasua den bezala.
Hau gutxi izango balitz, gaur egun makinak daude itxaron gelatan, eta janaria zoritxarrez ez da osasungarria, ultraprozesatuak dira eta denen eskura jartzen ditu. Gainera, egoera zailetan dagoen jendea egoten da han, denbora asko pasatzen dituena itxaroten, eta ohikoa den moduan, ultraprozesatuak eta gozoak ihes ibilbide gisa agertzen dira.
Enpresa handiek bizimodu osasungarria sustatzen dute, Coca-Cola, Mc Donalds, Nestle eta abar Europako Marken Elkartean sartuak daude. Arrigarriena da, enpresa hauek direla ultraprozesatuak merkatura irekitzen dituztenak eta fortunak egiten dituzte hauen eta gure kontu, marketinga da guztia.
Laburbilduz, alde batetik, enpresa handiek osasungarriak diren elikagaiak "sustatzen" dute marketing hutsa delako, markak fama ona hartzen duelako, baina aldi berean fortunak egiten dituzte kaltegarriak diren ultraprozesatuekin. Bestalde, ospitalak guztiz osasunaren alde egon beharko lukeen lekua izanik, kaltegarriak diren produktuak saltzen eta zabaltzen ditu, jendearen osasunarekin jolastuz. Honi guztiari bukaera eman behar zaio gure bizitzekin eta diruarekin jolasten dutelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.