2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

OPORRAK

Aste santua geroz eta gertuago dago eta horren ondorioz egun hauetan gure inguruan hainbat bidai egiteko aukera eskaintzen ari diren iragarkiak entzuten ari gara, bai telebistan, irratian, autobuseko geltokietan ...
Bidaiatzeko konpainia guztiek eskaintza handia ematen digute edozein lekutara joateko opor onak pasatzera; Nahiz eta egun gutxi izan, batzuk Europa bertan bidaiatzeko aukera ematen digute eta beste batzuk, berriz, urrutiago joateko eskaintza ematen digute.

Baina,errealistak izanez, bidai zoragarriak izan daitezke bai, horrelako bidaiak askotan gustatzen zaizkigu egitea gauzak desberdinak ikusteko, kultura desberdinetaz ikasteko … baina krisi garai honetan familia askorentzat gastu ikaragarria da.  Gehienetan, publizitateak beharrak nahastea eragiten digute, eta horren ondorioz bidai horiek 1.mailako beharrak direla sentiarazten digute beraz esan daitekeena da azkenaldian luxua beharrekin gaizki bereizten ditugula.
Resultado de imagen de londres

Beste ikuspuntu batetik ikusita kontsumo joera honek bere alde positiboa dauka, kontsumoari esker gure inguruko ekonomia-lanari bultzada ikaragarri bat ematen ari zaio, hainbat lan postu sortzen ari direlako.
Esfortzu oso handia egiten ari dira familiak, baina krisi garai hauetan normala ahal da familia batzuek maileguak eskatzea bankuei horrelako gauzetarako?

Gaur egungo publizitatea ez digu nahastu behar ; beste aukera asko ditugu, ez da beharrezkoa diru asko gastatzea leku polit batera joateko, diru kantitate gutxiagorekin beste leku batera joan gaitezkelako.Gure ingurunea begiratuz toki eder bat baino gehiago egongo dira, gure zai.                                                    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.