2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

EROSKETA KONPULTSIBOA

Erosketak egitea gutako askoren denbora pasa ohikoa da. Asko gustatu arren, jarduera hau konpultsiboa izatera iritsi daiteke eta uste duguna baino errazagoa da zulo horretan erortzea.

 Produktu bat erostera goazenean, orokorrean gure azken erabakia hartu aurretik produktu horren prezioari buruzko gogoetak egiten ditugu. Adibidez, prezio desberdinak konparatzen ditugu, bere erabilgarritasuna baloratzen dugu, deskontuak kontuan hartzen ditugu eta kalitateari begiratzen diogu.

Erosketa konpultsibo bat egiten badugu esandako pauso guzti horiek ez ditugu kontuan hartzen eta produktua ikusi orduko erosten dugu, bi aldiz pentsatu gabe. Jarrera hau gure gizarte kontsumistaren ondorioetako bat da, etengabe kontsumitzera bultzatzen digulako.

Enpresentzako pertsona perfil hau ezinobea da, diru-sarrerak zihurrak direlako eta konpetentziei ez dietelako jaramon handirik egin behar, pertsona hauei erakartzeko marketing teknika on bat besterik ez delako behar.

Beraz, kontu handiz ibili behar dugu erosketak egiteko orduan eta zentzuz jokatu behar dugu produktu baten erbilgarritasuna baloratzean.
comprador compulsivo bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.