Urtero, 38,8 milioiko aurrekontua zuzentzen da sari banaketarekin erlazionatutako ekitaldi guztietarako, nominatuen aurkezpenetik hasita, sari banaketen ekitaldian bukaturik. Guzti honek suposatzen duen gastuaren ideia bat egiteko; alfonbra gorriak 27.250 euroko gastua suposatzen du eta estatuilla bakoitzak 360 eurokoa, hori bai, Akademiak inbertsio hori soberan berreskuratzen du. Joan den urtean, 99 milioi euro biltzea lortu zuen sarreretako salmentengatik (hauek 680 eta 135 euroko prezioan mugitzen dira), ekitaldiaren emisio eskubidearengatik eta babesleen inbertsioengatik. Gainera, Los Angeles herriak sari banaketari esker 118 milioi euroko diru-sarrera lortzen du.
Bestalde, ekitaldian zehar jartzen diren iragarkiak urrea balio dute. 2015ean, ABC katearen iragarkiengatik soilik 99,93 milioi euro poltsaratu zituen. Aurten, 30 segunduko iragarki bakoitzarengatik 1,72 eta 2 milioi euro bitarteko irabaziak izan dituzte.
Sarituak ateratzen diren aktoreek ez dute euro bat ere jasotzen sariarengatik, baina beraien "cachea" izugarri handitzen da. Lortzen duten ospe profesionala alde batera utzita, gizonen kasuan Oscar bat lortzeak 3 milioi euroko gorakada suposatzen du beraien irabazietan. Alderdi honetan ere argi eta garbi geratzen da emakumeen egoera hobetzeko zinemaren industrian oraindik bide luzea geratzen dela egiteko, izan ere, gizonek ez bezala, emakumeek 412.000 euroko gorakada jasotzen dute.
Bukatzeko, argi dago alfonbra gorrian nabarmentzea ez dela doakoa. 68.000 euroko media gastatzen dute zeremoniarako prestatzen, eta hauetatik 2.900 euri ile-apaindegira eta makillajera zuzentzen dira. Guzti hau kontuan izanda enpresa askok bitxiak, zapatak edo gau handirako soinekoak uzten dizkietela, izan ere, horrela lortzen duten publizitatea ia kalkulaezina da.
Ziur nago hau guztia ikusi ondoren ez duzula inoiz Oscar sarien banaketa berriro begi berekin ikusiko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.