Azken egun hauetan, gure inguruan nagusitu den berria da jubilatuen pentsioen gaia. Denok ditugu aiton-amonak edo batenbat ezagutzen dugu eta seguru nago kexu direla beraien errentaren egoeraren aurrean. Baina, zertaz dira kexu zehazki?
Zure bizitzan zehar kotizatutako urteen araberakoak diren diru sarrerak dira pentsioak, estatuak jubilatu bakoitzari hilabetero ematen dizkionak, lana egiteko gai ez direlako.
Euskal Herrian guztira 198.441 jubilatu ditugu gizarte segurantzako azken datuen arabera eta datuek diotenez, Euskal Herriak Espainako pentsiorik altuena eduki arren , pentsionuden %36a ez da 735€tako gutxieneko soldatara iristen.
Jubilatu hauen artean daude 500€ jasotzen dituztenak ere, %16,31 ain zuzen ere, eta diru kopuru baxu horregatik Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzera behartuak sentitzen dira. Errenta mota honek indibiduoaren biziraupena bermatzeko balio du, oinarrizko behar pertsonal eta familiarrei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da, baliabide nahikoak ez dituztenentzat, beraien bizitza aurrera eramateko balio dutenak.
Hau guztia ikusi ondoren argi dago egoera latzak ari direla pasatzen gure inguruko adineko pertsonak. Egoera aldatzeko, Estatuari presioa egin behar zaio pentsioak igo ditzan eta jubilatuek lasai bizitzeko aukera izan dezaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.