2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

Inflazioa Naffaroan eta Espainian


inflazioa bilaketarekin bat datozen irudiak
Inflazioa ondasun eta zerbitzuen prezioen maila orokorraren igoera iraunkorrari deritzo. Inflazio egoera batean, soldatak eta diru sarrerak maila berean gehitzen ez badira, familiek eta pertsonek ondasun eta zerbitzuak erosteko ahalmena galtzen dute.


Urte arteko KPIa % 2,9ra igo da EAEn eta Nafarroan, urtarrilean


Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,9ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), argindarraren eta erregaien garestitzeak bultzatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.
nafarroa bilaketarekin bat datozen irudiak
EAEn, Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,6 jaitsi da urtarrilean, aurreko hilabetekoarekin alderatuta.
Nafarroan ere, % 2,9ra igo da KPIa urtarrilean. Halaber, inflazioa % 1,1 handitu da abenduko datuekin alderatuta, baina gora egin duten autonomia erkidegoen artean izandako igoerarik txikiena izan da bertan.

espainia bilaketarekin bat datozen irudiak Bestalde, Espainian % 3 igo da urte arteko inflazioa urtarrilean, 2012ko urritik inoiz izan den igoerarik handiena. Abenduan urte arteko inflazioan izandako igoera (% 1,6) ia bikoiztu du, eta azken sei urteetan urtarrilean izandako tasarik handiena izan da.
  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.