2018(e)ko martxoaren 16(a), ostirala

INDITEX ONLINE


Resultado de imagen de mercado online

Duela gutxi inditex enpresak bere 2017ko datuak kaleratu ditu eta nahiz eta 2016an baino gutxiago hazi generalean, badago atal bat non asko hobetu duen, online salmentak. Aurreko urtean baino %41 gehiago saldu dute internet bidez, eta, dagoeneko enpresaren %10 internet bidezko salmentak dira, eurotan esanda, 2530 milioi.

Honek argi uzten digu interneteko salmentak gero eta garrantzia handiago dutela eta horrelako enpresa batek arrakasta askoz handiagoa irabazten ari da horrelako salmentei esker. Gainera, geroz eta zabalagoa da, Australian eta Zelanda Berrian ireki dituzte dagoeneko ZARA.com web orriak.

Baina gauza guztiak ez dira onak Amancio Ortegarentzat, enpresak garbi irabazten duena jaitsi egin da, aurreko urtean salmenten %57ak irabaziak ziren eta aurten %56,3koak. Ez du asko dirudi baina halako zenbaki handiekin zabiltzanean %0,7 batek milioiak eta milioiak balio dezake. Enpresak jaitsiera hau dibisa efektuari atxikitzen dio, esaten dutenez, efektu honengatik izango ez bazen, irabaziak %56,8koak izango ziren, hau da, izan direnak baino %0,5 handiagoak. Espainian notatzen hasi da krisitik ateratzen ari garela eta enpresak hemen %4 batean igo egin ditu salmentak.Resultado de imagen de inditex

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.