2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

Ekonomia eredu klasiko eta keynesiarra

Ekonomiak, askotan, gobernuaren diru-politika edo bestelako edozein informazio kalkulu matematiko edo estatistiko bidez aztertzen ditu; informazio fiskaletik eta araubidetik analisia eginez. Baliabide ekonomikoaren esleipena, banaketa eta ekoizpena eta azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa modu desberdinetan egin daiteke, herrialde bateko ongizatea eta aberastasun ekonomikoa bermatzeko. Ekonomia-eskola klasiko eta keynesiarra diru-politiken, kontsumitzaileen jokabidearen eta gobernuaren gastuen azterketa eta kudeatze modu desberdinen adibide dira.

Eskola klasikoaren ideia nagusiak merkatuak bere kaxa hobeto funtzionatzen duela defendatzen du, gobernuak ia esku-hartzerik ez duelarik. Pentsaerak garapen ekonomikoa sortzeko merkatu librearen ezinbesteko rola balioesten du. Ekonomialari klasikoek diotenez, merkatua libreki funtzionatzen utziz gero, Adam Smith-en esku-ikusezinak prezio mekanismoak erregulatzeaz gain, lan baliabideak laguntzarik gabe esleituko lituzke, enplegu-osoa lortuz. Makroekonomian oinarrituta, ekonomiaren eboluzioan, ikuspegi klasikotik auto-doikuntza mekanismoa babesten da. Keynesiarrek berriz, eskari agregatua ikusten dute langabezia eta ekonomia zikloen ezegonkortasunaren eragile nagusienetakotzat. Ekonomista horien ustez, arazo horiek gobernu aktiboaren esku-hartzearen, zerga-politikaren eta diru-politikaren bidez kontrolatu daitezke.

1929ko New Yorkeko burtsaren erorketa baino lehen, ekonomia-modelo klasikoa zen nagusia eta zabalduena. Horrek babesten duena zera da ekonomia automatikoki itzuliko da bere potentzial maximora, baina epe-luzerako balio duen sistema da auto-doikuntzarena. Depresio handitik aurrera ordea, ekonomia ez zegoen potentzial maximoari etekina ateratzen: langabezia handia zegoen eta  enpresa askok itxi behar izan zuten. Eredu klasikoak epe-luzerako balio du, baina keynesiar eredua asmatu zuen John Keynesek zioen bezalaxe “epe-luzean, denak hilda egongo gara”. Ekonomialari horrek ikusi zuen ekonomia ez zegoela klasikoek uste zuten bezala beti egoera perfektuan, eta zikloko puntu baxuetan dagoenean bere kabuz egoera hobetzera itxaron beharrean, momentuko esku-hartzeak hobetsi zituen.

Adibidez, langabezia altua dagoen garai batean, eredu klasikoari jarraituz, gobernuak ez luke ezer egin beharko, ekonomia enplegu-osoko mailara bere kabuz iritsiko baitzen. Keynesiarrek aldiz, enpresei laguntzak emango lizkieke azpiegituretan inbertsioak egin ditzaten edo enpresei diru-laguntzak eman langileak kontratatzeagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.