SEKTORE PUBLIKOA
Lehenik ikus genezakeena jendea da, pertsonak: jantziak daramatzate, elikagaiak jaten dituzte, etxeetan bizi dira, hezkuntza jasotzen dute, zergak ordaintzen dituzte... Gero enpresak daude: dendak, bulegoak, garraio zerbitzuak... non jantziak, elikagaiak eta bestelakoak lor genitzakeen.
Sektore Publikoak ematen dizkigun zerbitzuak aurki ditzazkegu: osasun zentroak, ikastetxeak, kiroldegiak, Udaletxea,... non gure beharrak ere asetzeko aukera ematen diguten.Enpresa publikoek, erakunde autonomiadunek eta administrazioa publikoak osatzen dute eta helburu hau du: gizarte osorako ahalik eta ongizate-maila altuena lortzea, horretarako behar diren erabakiak hartuz.
Baita ere informazio honekin batera sektore publikoek hainbat eginkizun garrantzitsu betetzen dituzte:
- Zergak ezarri. Ogasun publikoak, hiritarrei zergak ezartzeko gaitasuna du. Zergen bitartez estatuak bere gastuetarako behar dituen fondoak lortzen ditu, edo fondo horien gehiengoa.
- Arauak finkatu. Eragile ekonomiko guztiek errespetatu beharreko arauak ezartzen ditu. Gobernuak arlo askotan arautzen du; esaterako, lan-kontratuak, kutsadura, enpresarien zein langileen eskubide eta betebeharrak, enpresen lehia...
- Egoera ekonomikoa egonkortu. Ekonomia zikloka aldatzen da, krisialdiak eta goraldiak egoten dira, eta horren ondorioz, hiritarrek desoreka ekonomikoak jasaten dituzte. Gobernuek krisialdien ondorio latzak pairatzen lagundu behar dute, langabezia-tasak, inflazioa eta abar murriztuz.
- Errenta banatu. Gobernuak errentaren eta aberastasunaren banaketan eragiten du, diru-sarreren bidez eta gastu publikoaren bidez. Hau da, errentaren aldeak murrizteko estatuak aberatsei pobreei baino zerga handiagoak ordainarazten dizkie, eta fondo horiekin pobreei diru-laguntzak ematen dizkie.
- Ondasun publikoak eskaini. Sektore publikoak, enpresa pribatuentzat errentagarriak ez diren ondasun eta zerbitzuak eskaintzen ditu; ondasun horiei ondasun publikoak esaten zaie, eta horien ezaugarri nagusia hau da: pertsona askok era berean ondasun edo zerbitzu bera erabil dezakete. Ondasun publikoak dira errepideak, eskolak, ospitaleak, kiroldegiak…
Nire iritziz, sektore publikoak garrantzi handia dute gure bizitzan eta baita ere nola ez ekonomian. Izan ere, aipatu dudan bezala hain bat eginkizun betetzen dituzte oso garrantzitsuak direnak. Ongizate mailaren kausa hauxe da zehazki, sektore publikoek hartzen dituzten erabakiengatik hain zuzen ere. Azkenik, esan nahi dut sektore publikorik gabe gizartea oso maila txarrean egongo zela. Lehenik, iruzur asko egongo zirelako, baita ere, ez zirelako arauak egongo eta langabezia tasa altua izango zelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.