2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

Autonomoa edo besteren kontura lan egitea?


Aurreko asteko klase batean liburuko gai batzuk eztabaidatu genituen eta gaur gai horietako bat landuko dut; autonomoa izatea edo besteren kontura lan egitea. Dudarik gabe, biek abantailak eta desabantailak dituzte eta gaur horiek aztertuko ditut.

Hasteko, jakina denez, autonomoa izatea zure kasa lan egitea da eta, ondorioz, autonomoa zarenean zuk erabaki ditzazkezu ordutegiak, oporrak, lana… hau da, besteren kontura lan egitean ez bezala, zu zera nagusia eta erabakiak zure esku daude. Horrekin batera libreagoa zarela esan dezakegu. Baina horrek ere bere alde txarra du, izan ere, erabakiekin batera erantzukizunak eta ardurak zure esku daude.

Horretaz gain, hilabete bakoitzean diru kantitate desberdinak irabazi ditzazkezu eta segurtasun sozialari, ordea, kantitate bera ordaindu behar diozu. Beraz, presio eta arrisku gehiago dituzu eta ez duzu aseguratua hilabete bakoitzean lortzen duzun dirua eta etekina. Hori positiboa edo negatiboa izan daiteke, hau da, autonomoa izanik besteren kontura lan egiten duen pertsona bat baino gehiago kobratu dezakezu baina hilabete batean kobratutako kantitatea gutxitu edo handitu daiteke (ez dago ziurtatuta). Adibidez, autonomo batek hilabete batean besteren kontura lan egiten duen baten hirukoitza irabazi du, baina, hurrengo hilabetean, soldata duenaren erdia edo laurdena irabazi du eta horrenbestez ez da positiboa ezta negatiboa.


Besteren kontura lan egiten duenari dagokionez, abantaila nagusia diru sarreren ziurtasuna eta segurtasuna da, hau da, diru sarrera egonkorrak dituzu. Horren haritik, autonomoa zarenean ez bezala, bajak edukitzeko eta kobratzeko aukera duzu eta hainbat enpresetan beste abantaila batzuk ere eskaintzen dituzte: osasun asegurua, haurtzaindegi zerbitzua…


Hala eta guztiz ere, besteren kontura lan egiteak desabantailak ere baditu. Ezer baino lehen, desabantaila nagusia aipatuko dut, hain zuzen ere ez zarela librea eta ez duzula autonomoa zarenean duzun askatasuna, hau da, zure nagusiak hartzen dituela erabakiak: ordutegiak, lanak… eta era berean bezeroak ez dituzu zuk aukeratzen, enpresak baizik.


Horrenbestez, nire ustez, bai autonomoek eta bai besteren kontura lan egiten dutenek alde positiboa eta negatiboa dute eta bakoitzak nahiago duena, bere egoerara hoberen egokitzen dena eta bakoitzarentzat erosoena dena aukeratu behar du.

Iturriak: https://blog.sage.es/economia-empresa/diferencias-autonomo-asalariado/




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.