2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

Langabezia

Langabezia
Langabezia edo desenplegua da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek langabeek gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik langabezia-tasaren bidez: lanik ez duen biztanleria aktiboaren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat da faktore demografikoa. Izan ere, jaiotza- eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi-itxaropenak, edota migrazio-mugimenduek eragin handia dute langabeziaren bilakaeran.


  • Lanaren eskaintza eta eskaria
Bi alderdi dira:
  • Langileak: lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute (lan-eskaintza).
  • Enpresak: faktore hori eskatzen dute (lan-eskaria).


Lau langabezia-mota, edo bestela esanda, langabeziaren lau kausa aipatu ohi dira: langabezia frikzionala, klasikoa, egiturazkoa edo teknologikoa, eta ziklikoa.

  • Langabezia frikzionala: lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira estatistikak osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren langile batzuk.
  • Langabezia klasikoa: soldata-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat (ekonomialari klasiko eta neoklasikoentzat, hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
  • Egiturazko langabezia: ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da.
  • Langabezia ziklikoa: ekonomia-zikloetako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko.

Esan dezakegu Euskal Herrian langabe kopurua jaisten ari dela, hauxe notizia bikaina da, honen ondorio nagusia da, hainbat eta hainbat enplegu berri sortzen ari direla da. Langabezian egoteak baita ere ondorio larriak izan ditzazke, adibidez, ikerketa batek frogatu zuen suizidoaren kausetako bat zela langabezia.


langabezia bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.