2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

Pentsiodunen borroka


Egunero entzuten dugu bai irrati bai telebista baita mugikorretan edo sare sozialetan, 
pentsiodunak borrokan dabiltzala beraien egoera kaxkarra dela eta. Gobernuak alde batera utzita dauzkala esango nuke, baina ala eta guztiz ere, hauek ez daude isilik eta geldi 
egoteko.


Elkartu egin dira eta kalera irten, beren egoera latza sozietateari helarazi diote eta jendeak bere onespena eman die. Oraingoan denok gonbidatzen gaituzte ondorengo egunetan egingo diren manifestaldietara zeren arazoa ez da soilik beraiena, ondorengo pertsonek ere 
jasan beharko bai ditugu egoera larri honen ondorioak.



Politikariak arazo honen aurrean ez dira ados jartzen, badakite beraien esku dagoela 
egoera latz honi aurre egitea, denek adostu beharreko gauza dela, baina ez datoz denak 
bat. Pentsionistek argi eta garbi dute borrokan jarraituko dutela, denok gonbidatu gaituzte 
borrokatzera esanaz, pentsioak ez direla opariak, gure izerdiz lortutako diru-sariak baizik.

Datuetara jotzen badugu, 2017 urtea, 1,2% KPI-arekin itxi dugu eta 
BPGaren urte honetako gorakada 3,1% dela uste denez, lotsagarritzat jotzen dute 
pentsioen %0,25 aren igoera. 

Politikariek zabaldu dute, geroz eta pentsionista gehiago dagoela, bizi esperantza luzatuz 
doalako eta kotizatzen ari diren pertsona kopurua berriz baxua dela. Hau dela eta, gazteei 
pentsio pribatuak egiteko gomendioa egiten digute, baina hemen ere arazoa sortzen da 
zeren lanpostu fijoak aurkitzea geroz eta zailagoa da, eta gainera soldatak ere ez dira 
altuak. 
Beraz, gazteok arazo larria izango dugu aurrera begira jartzen bagara.

Politikariak ere, ez daudela lasai esango nuke, 2019 urtean berriro botazioak izango dira 
eta honen aurrean botoak lortzeko gaia makillatu egiten dute baina ez dute lortzen iñor 
engainatzea. Beraien artean ere desadostasunak ikusi ditugu, esaten da, 
PNV-k urrezko aukera duela presupuestoak ez apoiatzeko.

Pentsiodunek arazo politikoa dela esaten dute, ez diru arazoa, diru partidak nola banatzen diren, hor dagoela arazoa. Diru asko bankuen erreskaterako erabili dute, enpresen 
irabaziak ere handiak izan direla eta pentsiodunen diru partida kopurua horretara bideratua
 izan dela uste dute.

Prezioen garestitzearekin ere, adibidez argi-indarraren prezioa, pentsiodunek eroste ahalmena galtzen dute, beraien eskaera da, 
gutxienez, 1080 pentsioa lortzea. Beraz, uste dut, borroka horretan denok parte hartu 
beharko genukeela. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.