Gaur egun, lanaren inguruan hitz egiten dugunean ezegonkortasuna etortzen zaigu burura. Zer esan nahi dut honekin? Ekonomia aurrerakuntza eta enplegu totala ez direla existitzen. Duela urte batzuk, bizitza ezberdina zen. Esaterako, nire aitona ez zen inoiz langabezian egon eta bere bizitza osoa lan berdinean jardun zuen. Horrela zen garai horretako biztanleria gehienarentzat. Aldi berean, emakumeen eginbeharra etxean gelditzea zelarik; beraien umeak zaintzen.
Urteak igaro ahala, aldatzen joan da. Alde batetik, emakumeak merkatu laboralean gehiago sartu dira, nahiz eta beti gizonezkoekin konparatuz eskubide gutxiago izan, hau da, beraien arteko ezberdintasunak oraindik ere mantentzen diren arren. Izan ere, etxeko eginbeharretaz emakumeak arduratzen jarraitzen dute. Bestetik, krisiak eragin handia izan du langabezia tasa altuekin eta lan falta honek gehienbat emakumeei erasan die.
Momentu honetan, dauden lan gehienak behin-behinekoak dira. Denboraleko lanak eta soldata baxuzkoak direla esan nahi du. Adibidez, gazteek ez dute lanik aurkitzen edo aurkitzen duten horretan, egoerak desegokiak dira. Arrazoi honengatik, horietako askok atzerrira joatea erabaki dute.
Bestalde, helduak kaltetzen dituen egoera ere da hau. Behin-behineko lanak soldata baxuzkoak direnez, gizarte-segurantzako kotizazioak ere baxuak dira, modu horretan, jubilatuen pentsioak arriskatzen direlarik.
Azken hilabeteetan, jubilatuak kalera atera dira beraien pentsio duinak eskatzeko. Azken urteetan pentsio horiek murrizketa ugariak izan dituzte. Pentsioen zati handi bat 600 euro ingurukoa da eta emakumeenean oinarrituz gero, oraindik okerragoak dira.
Nire ustez, pertsona zaharrak urte askotan lan gogorra egin dutenez, orain lasaitasunez bizitzea merezi dute. Beraien nahiak eta beharrak asetzeko nahikoa diru izanez. Hau da justizia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.