Udara iristear dago eta horrekin batera dieta egitera bultzatzen gaituzten iragarkiak geroz eta ugariagoak dira: mirariak egiten dituzten kremak, edariak, janariak…Herrialde batzuetan, Japonian adibidez, “itzulera operazio espresa” deritzon plana martxan jarri dute eta plan honen helburu nagusia pisua ahalik eta modu azkarrenean galtzea da. Batzuen ustez, Japoniako gobernuak biztanleriaren osasuna zaintzeko eta obesitatea ekiditeko erabiltzen duen metodoa da, baina, adituek diotenez ez da osasungarria denbora tarte txikian pisu aldaketak edukitzea, beraz, zein da haien benetako helburua?
Nire ustez, ekonomia hobetzeko eta etekinak ateratzeko egiten dute, hau da, pertsonek iragarkien eraginez gorputz perfektua lortu behar dutela sinistuko dute eta ondorioz, beren gorputza aldatu nahiko dute. Hori modu erraz batean egiteko laguntza bila farmazietara, kiroldegietara, dietetika zentroetara...joango dira, hortaz, farmaziak, dietetika zentroak eta horrelakoak aberastu egingo dira. Bestalde, argaltzen diren pertsonei sariak edo irabaziak emango dizkiete, hau da, Japoniar neska bati egin zioten elkarrizketa baten arabera, zenbat eta pisu gehiago galdu, lana aurkitzeko orduan eta aukera gehiago zituen eta horrekin batera zoriontsu izateko modelo baten antzeko gorputza izan behar duzula inposatuko dizute.
Gainera, jende askori sinestarazten diote soberan ditugun kiloak ahal den azkarren kentzeko beharra izan behar dutela, baina, noski “modu arduratsu batean”. Niri iruditzen zait, pisua modu osasuntsu eta azkar batean (bi asteko tarteetan egin ohi dute Japonian) egitea ezinezkoa da, honekin esan nahi dudana da, dieta arduratsuak eta osasuntsuak eginez, ezin duzu denbora tarte txikian pisu asko galdu. Horretarako, etekinak lortzeko, geroz eta metodo “liluragarri” gehiago daude: hamaika pilula magiko, hamar egunez zunda edo hodi batez elikatzea, aste batean ez jatea, aste batean soilik likidoak hartzea… Niri dieta horiek oso arriskutsuak eta kaltegarriak iruditzen zaizkit zeren eta dieta estremoak dira eta pertsonek gaixotasun desberdinak garatzea sortu dezakete (anorexia, bulimia, anemia…) eta horrekin batera hainbat pertsonei bizitza kentzera iritsi. Amaitzeko, egia da, geroz eta pertsona potoloagoak daudela munduan, baina, nire ustez, horretarako soluzioa ez da jendea gosez hiltzea baizik eta modu osasuntsu batean elikatzea eta beharrezko kirola egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.