2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

Industria 4.0

XVII. mende erdialdean lehenengo industria iraultzarekin gizakiaren eguneroko bizitza nabarmenki aldatu zen. Baporezko makinak garaiko bizimodua sistematizatu zuen. Teknologia aurrerapenei esker, ekoizpena era masiboan hobetzeko aukera ekarri zuen bigarren industria iraultzak. Geroago, petrolio eta energia nuklearraren erabileran oinarrituta hirugarren industria iraultza jasan zuen gizarteak. Gaur egun, etengabeko teknologia garapenak informazio eta komunikazioan oinarrituko den laugarren industria iraultzara ekarri gaitu. Azken hori, aurreko guztiak ez bezala, ez da energia-iturrietan oinarrituko.

Laugarren industria iraultza izango denaren atarian gaude. Historiako momentu jakin hau 1815. urtearekin alderatu genezake. Urte hartan, erabat ezezaguna zen errealitate batera zihoan atea irekitzen ari zen, XIX. mendeko gizartea gaur egun oraindik martxan dagoen sisteman sartzear zegoen. Sistema kapitalista 1820 urte inguruan hasi zen. Hasierako modelo horrek hainbat hutsegite izan zituen. Hutsegiteetako bat krisi ekonomikoak dira. Krisi ekonomiko baten ostean, kapitalismo sistema horren modelo berri bat eraikitzen zuen ekonomian; beti sistema kapitalistaren barnean. Jasan berri dugun krisi ekonomiko hau 1929ko krisiaren antzekoa izan da; sisteman aldaketa gehien ekarri dituen krisiaren antzekoa. Pasa dugun krisiak modelo berri bat ekarriko du, baina modelo honek sistema berri baten atea irekiko du. Sistema honek potentzial guztiak garatuko ditu maila ekonomikoan, politikoan, sozialean… Industria 4.0 modelo eta sistema horien arteko trantsizioa da, gizartearen aldaketa oinarrizkoenetako baten trantsizioa.

Industria 4.0 kontzeptua ekoizpen bideak antolatzeko modu berri bati dagokio. Helburua "fabrika adimendun" ugari izatea da, beharrak eta ekoizpen prozesuak egokitzeko eta baliabideen esleipen eraginkorragoa lortzeko. Ez da aurrez bizi izan den errealitate sendoa, baina garapen industrialaren mugarri berria izango da, interneten eta teknologia aurreratuen erabilera intentsiboa egingo duena; ingurumenarekiko errespetuzko industriak eta potentzia-sorgailuak garatzeko eta produkzio-kateen komunikazio hobea eta eskaintza eta eskari merkatuak dituzten helburu nagusia lortzeko helburuarekin.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.