2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna


PENTSIONISTAK BORROKAN


2018ko urtarrilean, gobernuak adin heldukoei eskutitz bat bidali zieten, pentsioen igoeraren aldaketa jakinarazteko. Hortik aurrera, manifestazio eta kexa asko egon dira kontu honekin.

Arazoa da, gobernuak %0,25eko igoera soilik eman diela pentsionistei, eta hori oso gutxi dela. Izan ere, bizitzaren kostua geroz eta altuagoa da (janaria, arropa, argia,ura, gasa…) eta bizitzeko beharrezkoak diren hainbat ezin dituztelako lortu. Pentsioak baxuak badira, ez zaie denetarako dirua iristen.

 



Gobernuaren Felipe Gonzalez-en esku zegoenean, 1982 urtean alegia, pentsioen erreforma bat egin zuten PSOEk eta PPk erreforma berrietan jarraipena izan duena, non pentsioak murriztu egin dituzten, murriztu ez ezik KPIren azpitik ere igo dituztela, baita ere pentsioak kalkulatzeko oinarri arautzailearen urteak areagotu.

PentsIodunek 2011tik izan duten erosteko ahalmenaren galera %6,5ekoa izan da, eta 2022.urte arteko galera %12tik baino handiagoa izan daiteke.

Sindikatuek uste dute mobilizazio eta presio sozialaren bidez amaitu dezakegula etengabeko murrizketa prozesu honekin, Madril, Gasteiz eta Iruñako gobernuei aldaketak exijituz. Hau dela eta, pentsiodunak egiten ari diren mobilizazioak babestu eta txalotu egiten ditugu, eta pentsionistak mobilizazio hauetan aktiboki parte har dezaten. Azken egun hauetan, hirietan asko ikusi da pentsionisten borroka hau eta argi utzi dute horrela jarraituko dutela pentsioen igoerak lortu arte.


duintasuna


http://oarsoaldea.hitza.eus/2018/03/14/jubilatu-eta-pentsionistak-antolatzen-hasi-dira-oiartzunen-ere-bai/





MAIALEN UGALDE









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.