Inflazioak gehien aipatutako kontzeptu ekonomikoa izan da 2021. urtean eta ez arrazoi oso positibo batengatik, izan ere, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, inoiz ez da hainbeste igo urte bakar batean, %6’5era iritsi baita Euskal Herrian. Inflazioaren barruan, urte hontan gehien ai`patutako alderdia energiarena izan da non gehien igo den elementua izan da, argindarra adibidez. Zorionez Urtarrilean lehengo urtearen azpitik gaude oraingoz, izan ere, lehengo urtean garestitze handiarekin hasi zen.
OCU kontsumitzaileen elkarteak azaldu du aurreko urtean argindarra %41 gehiago ordaindu egin dela; argindarraren igoerak petroleoarena pixka bat ezkutatu egin du, izan ere, asko garestitu egin delako nahiz eta abenduan pixka bat apaldu egin den, Covid-aren igoeraren ondorioz (omikrona), hala ere, INEk azaldu digu duela bi urteko abenduan baino %25’5 garestiago dagoela. Bestalde, beste arlo batzuetan inflazioa nahiko erregularra jarraitu du, arropetan eta oinetakoetan adibidez.
Labubilduz, datuei erreparatuz, urte nahiko txarra izan dela esan dezakegu inflazioarekiko, argindarraren eta petroleoaren igoera izugarriarengatik batez ere, zeintzuk urte osoan “trending topic” izan direla esan dezakegu Euskal Herrian eta bai Espainian. Espero dut 2022a prezioak apalagoak izan daitezen.
Oier Muñoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.