2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala

Zer da burtsa?

Zer da burtsa?

Burtsa merkatu bat da. Merkatu guztietan bezala erosle eta saltzaileak kontaktuan jartzen dira produktu batzuk negoziatzeko. Butsa elkarketa puntu bat da enpresen eta aurrezleen artean ekonomiako bi atal garrantzitsuak. Akzioak enpresa baten kapital sozialaren zatiak dira eta burtsan saldu daitezke. Akzioak erosten dituzunean akzionista bihurtzen zara eta horrekin enpresaren zati baten zabea zara. Normalean akzioak inbertsio moduan errentagarritasuna lortzeko erosten dira.

Burtsak gauza on batzuk dauzka baina gauza txarrak era badauzka. Burtsaren gauza onetako bat da likidezia daukala, hau da, edozein momentutan atera dezakezula dirua behar baduzu akzioak salduaz edo diru asko lortu dezakezu, izan ere, akzioak asko igo egin daitezkeelako. Bestalde, burtsa ez da pentsatzen duzun bezain polita kontutan hartzen baduzu jende askok milioika $ galdu egin dituela burtsarekin (beraien aurrezki guztiak) ez delako segurua, oso aldakorra da eta horragatik arriskua dauka burtsan jokatzeak.

la bolsa de valores bilaketarekin bat datozen irudiak
Mundu osoarekin zerikusia duten berriek eragin handia dute burtsan, izan ere, burtsa mundu guztian dagoen zerbait da eta horren ondorioz, burtsan inbertitzen duen jendeak oso adi egon behar izaten da berriei. Petrolioa jeisten bada eragina izango du petrolio enpresetan baina, petrolioaren jetsierak ustekabeko efektuak eduki ditzake, adibidez, banku baten akzioak asko handitzea edo normalagoa dena, aire-konpainia baten akzioak jeistea, izan ere, beraien kostu handienetarikoa gasolina delako.

Nire ustez, burtsa oso gai ineresgarri bat da eta asko gustatzen zait. Nire ustez, burtsa ez da leku oso seguru bat inbertitzeko baina hori normalean badakite ezin delako segurua izan gero likidezia ere edukitzea (dirua nahi duzunean ateratzea) eta gainera irabazi asko edukitzea. Horretaz gain, burtsa oso gai sakona eta zaila iruditzen zait, gertatzen diren gauza guztien zergatia jakin behar baduzu (zergatik jaitsi diren akzioak...). Hala ere, handia naizenean burtsan lan egitea gustatuko litzaidake konkretuki esanda Wall Street-en. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.