2019(e)ko urriaren 17(a), osteguna

XABI ALONSOK EGINDAKO IRUZUR FISKALA


XABI ALONSOK EGINDAKO IRUZUR FISKALA

Xabi Alonsorentzako kartzela-zigorraren eskaera bi urte eta erdira murriztu dute, hasiera batean bost urte zirela fiskalak jarritako kartzela-zigorra jakinik.

Jakiteko, Xabi Alonso futbolari ohia izandakoa da eta Real Sociedadeko filialaren entrenatzailea da gaur egun. Egun hauetan, epaitua izanda Madrilgo Auzitegian, 2010 eta 2012 bitartean Ogasun Publikoaren aurka ustez iruzur fiskala egin izana egotzita. Nahiz eta bere hitzen arabera ez duen inolako iruzur fiskalik egin. "Nire zerga-betebehar guztiak betetzen nituela uste nuen, ez dut uste egin ezin nuen ezer egin nuenik", erantzun dio Xabi Alonsok fiskalari, aste honetan egindako saio batean.

Epaitegira iritsi denean, justiziak absolbitzea espero duela esan du entrenatzaileak. Horrez gain, futbolariak esan du ez duela Fiskaltzarekin akordiorik lortu nahi, absolbitu egingo dutela uste baitu. Kazetariek bere errugabetasuna babestuko ote duen galdetu diotenean, "horretara nator", erantzun die Alonsok.

Fiskalak esan duenez, beste herrialde batzuetan dirua ezkutatzen egon dela adierazi du, nahiz eta Xabi Alonso ados ez egon: "Inoiz ez dut ezer ezkutatu, beti izan naiz argia eta gardena. Zegokidana ordaindu dut beti", esan du Alonsok. 


Fiskaltzaren iritziz, Espainian zergak saihesteko helburuarekin, akusatuek elkarte hura Madeiran eratu zuten, Alonsok irudi-eskubideak oraindik Liverpoolen zegoela "itxuraz" pentsa zitzan; ondorengo urteotan, Alonso dagoeneko Espainiako hiriburuan bizi zela (Madrilen), egiturari eutsi zion, gutxienez 2012ra arte.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.