2019(e)ko urriaren 3(a), osteguna

CAMBRILSEKO ETORBIDEKO "TOP MANTA"

               

           CAMBRILSEKO ETORBIDEKO "TOP MANTA"


Cambrilseko etorbidean, Saloutik gertu, udaran "top manta" egitea ohikoa bihurtu da.

Eta zer da "top manta"?  Pirateriaz ekoiztutako musika, filmak, diskak, arropa eta bestelako osagarriak kalean ilegalki saltzeari deritzo.
Imitazio produktuak izaten dira: Nike, Adidas, Gucci, Pandora, La Coste, ...
Produktuak saltzen dituzten gehienak etorkinak izaten dira. Cambrilseko etorbidean esaterako arraza beltzakoak. 
Nike zapatila batzuk adibidez 20 eurotan eskura daitezke eta marka originalean erosten baditugu 99,95 eurotan. Prezio diferentzia nabarmena da, imitaziozko 4 zapatila pare eros daitezke zapatila original baten ordez.

Hasiera batean, "top mantetan" diskak eta filmak saltzea zen ohikoena. Gaur egun berriz, markako arropa eramatea modan dagoenez, saldutako produktu gehienak marka garestietako imitazioak dira.

Egia da, produktu hauek kalitate aldetik kaxkarragoak direla. Hala ere, batzutan nahiago dugu kalitatea baino marka eramatea soinean. Horrek bere arriskua du: Poliziak harrapatuz gero, isun ederra jaso dezakezu. 600 eurotik gora!
Eta diru horrekin 6 zapatila original pare eros daitezke. 

Imagen relacionada

Cambrilseko denda txikiei kalte handia egiten die. Kontuan hartu behar da denda batek hainbat gastu dituela eta horrek produktuetan eragina duela. Gastu horietan sartzen dira: Lokalaren alokairua, argi- indarra, ura, langileen soldatak, gizarte- aseguruak, Udaletxeetako zergak, ...

"Top mantan" aritzen direnak, gastu horiek guztiak ez dituzte, noski! Imitaziozko produktu horiek oso merkeak erosten dituzte eta nahiz eta merke saldu, irabaziak dituzte. Turista asko bertara hurbiltzen dira beraien produktu faltsuak erostera. Asko eta merke erosteko aukera dute.

Cambrilseko biztanleei dagokienez, ez daude oso konforme. Errepide eta pasealeku guztia hartzen dute, bertatik ezin da oinez ibili, ezta bizikletaz ere. Horretaz gain, batzutan iskanbilak sortzen dira polizia eta saltzaileen artean giro nahasia sortuz Cambrilseko etorbidean.

Imagen relacionada

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.