PENTSIODUNEK POLITIKARIEI ESKAKIZUNA
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte azaroaren 16an. Greba honetan, eragile sozialek, sindikatuek, mugimendu feministek eta ikasleek parte hartuko dute.
Pentsiodunak, Bilboko udaletxean dauden eskaileretan jarri dira, berriro ere pentsio publiko eta duinak aldarrikatuz. Beraiek adierazi nahi zuten gauzetako bat, borrokan jarraitzen dutela da, beraien pankartetan jartzen zuen bezala.
Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduko kide batek, oso hitz garrantzitsuak adierazi ditu: «Bukatu da promesen garaia; gure erakundeei eskatzen diegu behingoz beren ardura bete dezaten, eta pertsonei bizitza duina bermatu diezaietela»
Hauek, beste egunez aparte, astelehenetan mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute, eta mobilizazio jendetsuetara deituko dute. Beraiek eskatzen dutena lortu arte, edo hobeto esana, beraien helburua lortu arte.
Azken hilabete honetan, mugimendu feministekin, ikasleekin, … harremanetan jarri dira, euren pentsamendua eta nahia zabaltzeko.
Martxa garrantzitsuena azaroaren 16an izango da. Bilbon, Donostia, Gasteizen eta Iruñean egingo dituzte manifestazioak, baina abenduan hauek, aldatu egingo dituzte. Toki horietan egin beharrean leku esanguratsuenetan egingo dituzte: Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko atarietan. Urtarrilean beste manifestazio jendetsu bat antolatuko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.