2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Txina, kapitalista edo komunista?







TXINA, KAPITALISTA EDO KOMUNISTA?


Historian zehar mundua garatu egin da, beraz, herrialdeak baita ere. Herrialde horiek sistema ezberdinekin kontrolatu dira, sistema horiek komunismoa eta kapitalismoa dira. Baina azken mende honetan sistema bat nabarmendu da bestearen gainetik, kapitalismoa. Hala ere, badaude komunismoan oinarritutako sistemak izaten jarraitu duten herrialdeak, horien artean, Txina.

Hasteko, Txina, 2. Gerra Mundialaren ondoren, komunismoan bizi zen. Izan ere, partidu komunistak hartu zuen herrialdearen boterea. Izan zuten lehenengo agintariak, Mao Zedongek, herrialdea industrializatu nahi izan zuen Sobietar Batasunak bidaltzen zion diruarekin, baina Stalinen heriotzaren ondoren alde batera utzi zuen estatu hori, eta  lur guztiak komunak bihurtzen bere herrialdea aldatu nahi izan zuen. Aldaketa hartan jende asko hil egin zan hark egindako exigentziengatik. Ondorioz, agintea aldatu zen eta orduan hasi zen gaur egungo Txina, kapitalistagoa izan arren guztiz ez dena.

Sistema politiko edo ekonomikoari dagokionez, Txinak gaur egun  zona batzuk dauzka non haien legeak guztiz ezberdinak diren, leku haiek kapitalistak dira beste herrialde osoa ez bezala. Han enpresa pribatu ez txinatarrak egon daitezke eta haren legeei esker abantaila fiskal asko daude, eta horregatik urte gutxitan Txinaren egoera ekonomikoa hobetu egin zen. Gainera komertzio librea defendatzen duten zona horien bidez errazago komertzializatu zezakeen herrialde handi horrek, eta 2007. urtean Estatu Batuak garaitu zuen Txinak, potentzial handiena zuen herrialdea bihurtuz. Probintzia haiek, zona ekonomiko espezialak dira. Hasieran lau ziren; Xiamen, Shenzhen, Zhuhai  eta Shantou, baina gaur egun 15 zona komertzio librea defendatzen dute, 49k maila estataleko ekonomia eta teknologiaren garapenenean oinarritzen dira  eta 53k industrial eta goi-mailako teknologia garapena sustatzen dute. Beraz, esan daiteke, gaur egungo Txina ofizialki komunista, ez dela guztiz. 

Resultado de imagen de shenzhen 

Marxek sortutako sistema politikoan, gauza garrantzitsuenetariko bat langileen eskubideak dira, eta Txinan ez dira betetzen. Dagongzhe Migrat Worker Centre eta Worker Empowermentek diotenez, Txinatarren %25ak soldata minimoa baina gutxiago irabazten du, gainera, %95ak merezi duten baino soldata baxuagoa dute. Ez hori bakarrik, enpresa probatuen gehiengoak legalki bete behar diren orduak baino gehiago betearaztea behartzen die Txinoei, 12 ordu lan egitera. Ildo beretik, jende asko hil izan da lanean; 3.000 pertsona minetatik ikatza ateratzen hil ziren.
Resultado de imagen de mineros chinos

Horren aurrean, bai Max, Engels edo edozein komunista larrituko zen, beraien ideologiarekin ez datorrelako bat, orduan ezta ere komunismoarekin. Izan ere, jabetza pribatua aurrera ateratzen dute, proletarioaren eskubideak ez dituzte defendatzen eta kapitalismo basati batean bilakatzen ari direla argi ikus daiteke.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIBLIOGRAFIA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.