2019(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Kataluniako Gatazkak, Ekonomiarentzat Kolpe Handia


Kataluniako Gatazkak, Ekonomiarentzat Kolpe Handia



2017ko urriaren 1an Kataluniak erreferendum bat ospatu zuen, non biztanleriari galdera oso zehatz bat egin zitzaion: Katalunia Espainiaren barnean edo kanpoan egotea nahi duzu. Galdeketa hau, erreferendum ilegal bat bezala hartu zuen espainako gobernuak, hori dela eta, galdeketaren emaitza ez zen eraginkorra bihurtu. Baita ere, erreferenduma antolatu zuten buruzagi gehienak kartzelara bidali zituzten probisionalki. Bi urte hauetan kartzeleratu hauen epaiketa ospatzen joan da eta joan den astean honen sententzia atera zen. Sententzia oso gogorra izan denez, Kataluinako partaide independentistak kalera atera ziren, sei egunetan zehar presoen askatasuna aldarrikatuz. Nahiz eta, protesta gehienak pazifikoak izan, gutxi batzuk istilu galantak sortu dituzte, batez ere Bartzelonan.

disturbios en cataluña hoy bilaketarekin bat datozen irudiakIstilu hauek ondamendi handiak sortu dituzte Bartzelonako kaleetan zehar, hiri-altzarian, komertzioetan, udaletxeko gastuetan ( garbiketa zerbitzuan, suhiltzaileak, poliziak...) Gainera, Bartzelona hiri oso turistikoa izanik, gatazkek ekarri dizkio turismoaren sektoreari,  eta gerora ere, kalteak eragin dizkio hiriko irudiari. Istiluen artean garrantzitsuenetako bat PRAT aireportuan gertatutako izan zen, hemen bidaiarien artean kaosa eragin eta hegaldi asko bertan behera utzi zituelako.

Deskribatutako gatazka hauen kostea,  Bartzelonako udak kutxari 7 milioi euroko kostuak eragin dizkio: 2 milioi euro baino gehiago hiri-altzarian, hegaldien bertan beheretan 3,3 milioi euro eta udal zerbitzuetan beste guztia.  Istiluak Bartzelonako hiriaren ekonomiarentzat golpe handi bat izan dira eta gutxienez, epe motzean, turismoarengan eragin negatibo bat izango duela argi du mundu guztiak.

Nire ustez, protesta hauek zentzu handia dute eta katalan gehienek protesta pazifikoak egin dituzte. Hala ere, badaude jende multzo txiki batzuk protesta bortitzak egin dituztenak eta ni horiekin ez nago ados hauek egiten duten gauza bakarra, katalanen prosteten irudia zizkintzea delako. Hori dela eta, espero dut kataluinako arazoa ahalik eta era pazifikoenean konpontzea.

BIBLIOGRAFIA:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.