2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Txinako txerri erraldoiak

Txinako txerri erraldoiak
 


 
Txinan betidanik, txerria izan dute janari oso gustuko. Eta mundu mailan aragi gehien kontsumitzen dutenak dira txinatarrak. Eta hain beste txinatar direnez, animali honen eskasia sortu da. Baina gehien bat, izugarrizko eskasiaren kausa, Afrikan txerrien gripea izan da. Arazo honi aurre egiteko saiakera asko egon dira; Europari txerriak erosten, txerriaren prezioa garestitzen...
Baina Nanngin, Guangxiko (Txina) kapitalean, abeltegi bateko jaunari ideia bat bururatu zitzaion. 500 kg baino gehiago pisatzen duten txerriak haztea bururatu zitzaion, eta hori egin du, txerri eskasiari aurre egiteko. Pertsona batzuk, hartz polarren eta zezenen tamainarekin konparatu dute txerri espezie berria hau.
Argi zegoen bezala, txinako beste abeltegi batzuetan, ideia honekin hasi dira. Bai, txinan txerri erraldoien negozioarekin hasi dira. Eta nola ez, txerri hauen prezioa ez da merkea izango. 1200-1400 euro dira hauen prezioa.
Alde batetik beraien helburua lortzeko, hau da, txerrien eskasi honekin bukatzeko ideia burutsua da. Baina beste alde batetik, espezieen eraldaketak moralak al dira? Gure helburua lortzeko ez daude mugak egon behar?... Nire ustez ez dauka moraltasunik egiten hari diren hori. Eta betean muga batzuk egotea beharrezkoa ikusten dut. Adibidez horrelako kasuetan.
 
Imagen relacionada



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.