Zaharkitze programatua
Gaur egun ditugun baliabide guztiekin, nola da posible horren sinpleak eta ohikoak iruditzen zaizkigun gauzak horren azkar haustea eta behin eta berriro berritzen aritu behar izatea? Gizakiak historia osoan zehar gauza harrigarri asko sortzea lortu ditu, baina zergatik ez da posible hausten ez den etxetresna elektriko bat erostea merkatuan? Edo bonbila sinple bat? Gertakari hau enpresek guk beraien produktua behin eta berriro erosteko egiten duten programazio batengatik gertatzen da eta zaharkitzen programatua deritzo. Beste hitz batzuekin esanda, enpresek produktu hori sortzeko hunean heriotza data bat jartzen diote, familiek pare bat urte beranduago produktu berbera (edo hobeagoa eta ondorioz, garestiagoa) eros dezaten. Honek, normala den bezala, enpresen irabaziak igoarazten ditu. Fenomeno hau argien ikusi daitekeen produktuak mugikorrak dira.
Urtero, mugikor markek modelo berriak ateratzen dituzte merkatura, eta urtero, jendea tentazioan erortzen da eta mugikor hauek erosten dituzte. Kontsumitzaileari produktu teknologiko berri hauek erostea bultzatzen dioten hiru faktore daude. Lehenengoa, gure gizarte kapitalistak sortu duen tentazioan du sorrera, kontsumitzailea, bere buruarekin hobeto sentitzeko eta gizarteari irudi hona emateko mugikor famatu eta garesti hori edukitzeko nahia sortzen zaiolako. Eta, enpresa handiak egoera honetaz aporbetxatzen dira, noski, geroz eta produktu gehiago ateratzen dituztelako merkatura. Baina, hala ere, aipatu dugun beste arrazoi bat ere dago honen atzean, izan ere, urte pare bat pasa ondoren, mugikor berrien funtzio batzuk hondatzen hasten dira, bateria edo memoriaren funtzioa esaterako. Eta, azkeneko arrazoia funtzio gehiago dituzten produktuak ateratzea izango litzateke. Hau da, hobekuntza batzuengatik produktu zaharrak erabilgaitz bihurtu ohi dira, ateratako dispositibo berriak zaharrarekin bateragarriak ez direlako edo produktu berriak besteak baino funtzio gehiago eta hobeagoak dituelako.
Baina, bigarren faktorea aztertzeaz arduratuko nahiz, zaharkitze programatuaren ezaugarri nagusiena delako. Enpresek gehiago saltzeko taktika bat denez, oso denuntzia gutxi egon dira egoera honetaz kexatzen direnak, izan ere 2018an izan zen ezagutzen dugun lehenengoa, eta, nola ez, apple eta samsung enpresa famatuei jarritako denuntzia izan zen. Mugikorrengatik dira famatuak bi konpania hauek, eta urtero hainbat dispositibo ateratzen dituzte, irabaziak handiagotzen dituztenak, jendeak, lehenago aipatutako arrazoiengatik, erosten jarraitzen dituztelako. AGCM-k (Italiako lehiaren berme agintaria) 2018an bi marka hauei 5-10 milioiko multa jarri zien, zaharkitze programatuaren erabilera lotsagabearengatik. Kasu honetan, mobil berrien softwarearen aktualizazioek mugikorrarraren funtzionamendua oztopatzen zuten, eta ondorioz, behin baina gehiagotan aipatu dudan bezala, mugikorra lehenago ordezkatzeko beharra edukitzen zuten kontsumitzaileek. Seguruenik, horrelako gauzak egunerokoan gertatzen zaizkigu, munduko mugikor guztiek daukatelako ezaugarri hau, baina horren normalizatuta dagoenez, ez gera konturatzen (edo ez dugu ohartu nahi) eta ez ditugu egoera hauek denuntziatzen. Eta, ez entzunarena eginez, enpresa hauen manipulazioa indartu besterik ez dugu egiten, metodo honen bidez geroz eta irabazi gehiago lortzen dituztelako.
Laburbilduz, zaharkitze programatua enpresek saltzeko erabiltzen duten taktika da eta kontsumismoa bultzatu eta hareagotzen du, erabiltzaileen ez jakintasunaz aprobetxatuz eta irabazi gehiago atera ahal izateko.
https://www.abc.es/tecnologia/moviles/telefonia/abci-movil-solo-durar-anos-201810290242_noticia.html
https://www.elmundo.es/tecnologia/2018/10/24/5bd055e046163fa49c8b45aa.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Obsolescencia_programada
https://hablemosdeempresas.com/empresa/que-es-obsolescencia-programada/
https://equipochollos.com/moviles/obsolescencia-programada-en-smartphones-como-influye/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.