2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

"Basque" hitzarekin negozioa eta turismoan eragiten duena.

Gaur egun gertatzen ari den marketing estrategia bat da, Euskal Herriko zenbait lekuetan martxan jarri da. Turismoak gora egin du Euskal Herri osoan batez ere kostaldeko hiri eta herrialdetan. Horren aurrean merkatariek eta enpresek negozioa egiteko hainbat estrategia erabili dituzte turismoa eta jendea erakartzeko. Kasu honetan, "basque" hitza edozer gauzarean aurrean ala atzean jarrita egiten da, esanez produktu horren jatorria Euskal Herria dela ingelesa erabiliz turismoa erakartzeko, adibidez "Basque Txuleta" edo "Basque Sidra".

Donostia Euskal Herrian da turista gehien jasotzen dituen hiria eta Donostiako alde zaharrean, oso ohikoa da ikustea "basque" hitzaren erabilera gehio erakartzeko eta horrekin batera gehio saltzeko. Egia esan, ezin da esan negozioa gaizki juten ari denik, taberna eta lantegi guztiak beteta baidaude. Merkatariak aberasten ari diren bitartean, turismoak gora egiten jarraitzen du, Donostiak Uztailean, 18.000 turista inguru jaso zituen eta horrek eragin baikorrak izateaz gainera, etxebizitzaren prezioa gora egiten du eta gazte askok ezin dituzte pisuak alokatu. Turistek berriz, horretara datoz, dirua gastatzera eta ondo pasatzera eta azkenean eragin ezkorrak dituela iruditzen zait donostiako gizartearentzat. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.