Eroskik 150.000 euro ordaindu beharko ditu Cifuentesen lapurretaren bideoa zabaltzeagatik
Espainiako Datuen Babeserako Agentziak Eroski supermekatu enpresari, 150.000€-ko zigorra ezarri dio Cristina Cifuentesen lapurretaren bideoa zabaltzeagatik.
Eroski enpresak, 2011. urtean Cristina Cifuentesen lapurketaren bideoa zabaldu du aurten. Bertan, Madrilgo expresidenta krema poto batzuk lapurtzen ikusten da segurtasun kameretatik. Honek, haren dimisioa eragin zuen.
Enpresa honek dioenez, beraiek segurtasun neurri guztiak hartu zituzten eta beste hirugarren bat izan zen bideo bidezko zaintzak egiten zituenak, eta sarbide baimendua zuena.
Honekin batera, expresidentearen kontrako ikerketa bat ere atera zen. Hala nola, 2012an master titulu bat faltsutzea ere leporatu zioten. Eta duela gutxi demostratu zen faltxua zela haren masterra.
Ni ez nago ados Datuen Babeserako Agentziaren erabakiarekin. Badakit ilegala dela segurtasun kamera bateko irudiak publikoki zabaltzea, baina kasu honetan lapurreta egiten ari zena, pertsonaje publiko eta kargu politiko garrantzitsua zuen, beraz ez zait gaizki iruditzen irudi horiek kaleratu izana.
INFORMAZIOA:
1)https://www.berria.eus/albisteak/171942/eroskik-150000-euro-ordaindu-beharko-ditu-cifuentesen-lapurretaren-bideoa-zabaltzeagatik.htm
2) https://www.20minutos.es/noticia/3785666/0/eroski-condena-difusion-video-cifuentes/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.