CAF-EK 110 MILIOI € IRABAZTEN DITU
CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) edo euskaraz eraikuntzak eta trenbide laguntzaileak, Gipuzkoako, Beasaingo enpresa bat da, eta trenak eta trenbideekin erlazionatutako gauzak sortzen ditu.
Birmingham, hiri ingelesarentzat katenaria gabeko tranbiak ekoitziko ditu, eta Venecia, hiri italiarrarentzat, autobus elektrikoak sortuko ditu, kontratu horiekin 110 milioi € edo gehiago irabaziko ditu CAF-ek, 90 milioi € Ingalaterran jarriko dituzten tranbiengatik, eta beste 20 milioi Italiako autobus elektrikoengatik, horri beste hainbat gastu extra ere gehitu behar zaizkio. Hasiera batean West Midlands Combined Authority, garraiobideen kudeaketaz, eta Erresma Batuko West Midlands gunearen ekonomiaz arduratzen den erakundeak, 21 tranbia berriren eskakizuna egin zuen, baina 29 tranbia gehiago eskatzearen aukera oraindik ez du deskartatu. Hasierako 21 tranbiak 2021erako iritsiko direla aurreikusten da. CAF, enpresa aintzindaria da, eta horregatik konfiatzen dute beregan. Proiektu honek izugarrizko onura dakar Euskal Herriarentzat, ez bakarrik CAF enpresak irabaziko duen diru kopuru handiarengatik, baizik, lehengaiak, produktuak eta bestelakoak enpresa euskaldunei erosiko dizkietelako.
Lehenagoko proiektu batean Jerusalenekin akordio batera iristear zeudenean, CAF-eko langileak, beraiekin lan egiteari uko egin zioten, ez daudelako prest, beste herrialde bateko lurrak desjabetzera, kasu honetan Palestina. Honek erakusten duena da, nahiz eta oso enpresa handia izan eta proiektu batekin izugarrizko dirutza irabazteko aukera duten, beraien printzipioak ezerren aurretik daudela, eta bizi garen lurraldeaz harro seintiarazten gaitu.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.