2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Haragiaren ekoizpena VS Foods for Tomorrow




Haragiaren ekoizpena VS Foods for Tomorrow


Gaur egun gure gizartean haragiaren kontsumoa oso barneratua eta normalizatua dugu, eta batzuetan kontsumo hau gehiegizkoa izaten da. Espainian adibidez, gomendatzen dena baino haragi gehiago jaten dute, sei aldiz gehiago hain zuzen ere. Kontsumo honetaz aprobetxatuz, enpresa kate askok haragia ekoizteaz arduratzen dira, etekin handiak lortzeko bide oso efizientea delako. Gainera, haragia ekoizteko erabiltzen dituzten baliabideak naturarentzako oso kaltegarriak izaten dira, gehienetan kutsatzen duten baliabideak merkeenak izaten direlako (ingurumena zaintzen duten baliabideak garestiagoak izaten dira). Zorionez, egoera honetaz geroz eta gehiago kontzientziatzen ari garela ematen du, azken urte hauetan produktu begetariano eta beganoak sortzen dituzten enpresen kopurua handiagotu egin delako. Honen adibide bat Foods for Tomorrow haragi beganoak produzitzen dituen enpresa da. Bere produkturik famatuena Heura deituriko "haragi" beganoa da (soja, ura, olioa eta beste hainbat espeziekin egindako produktu bat da, haragiaren zaporea imitatzen duena) eta natura eta animaliak errespetatuz sortzen dituzte produktuak.


Resultado de imagen de industria ganadera contaminaciónEsan dudan bezala, orokorrean, haragia ekoizteko dagoen prozesua ez da batere ona naturarentzat ezta guretzat ere. Badakigunez, gaur egungo ingurumenaren egoera ez da oso ona, eta abeltzaintza industriaren ondorioz egoera hau piskanaka geroz eta gehiago okertzen ari garela esan dezakegu. Izan ere industria honek munduko garraio guztiak baina karbono dioxido gehiago isurtzen du. Gainera, kilo bat behi haragi ekoizteko 15.415 litro ur behar dira. Badakigu, munduan zehar ur edangarria ez edukitzeagatik jendea hiltzen ari dela, eta hala ere, guk behi haragi kilo ziztrin bat ekoizteko milaka eta mila litro ur gastatzeko gai gara. Hau, bidegabekeria iruditzen zait, kontuan izanda gaur egungo teknologiarekin haragiaren kontsumoa murrizteko edo kontsumitzen uzteko gai garela, osasun arazorik eduki gabe. Horretaz aparte, deforeztazioaren arrazoi nagusienetariko bat ere da abeltzaintza, animaliak elikatzeko soja eta beste hainbat landaren landatzeko milaka hektarea mozten dituztelako, natura ez errespetatzen. Gaur egun nekazaritzaren produkzioaren herena animaliak elikatzeko erabiltzan da. Honen adibide bat amazoniaren deforestazioa izan daiteke.

Foods for Tomorrow-en, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Animaliak produktu gisa ez erabiltzeaz gain, natura ere errespetatzen dute. Foods for Tomorrow-sen uraren %94a baino gutxiago erabiltzen dute abeltzaintzarekin konparatuta.(Heura kilogramo bat produzitzeko 1,6m2 ur behar dute). Negutegi efektuko gasei dagokionez, abeltzaintzan baina askoz ere karbono dioxido gutxiago isurtzen da, %99 ahalegia. Eta kalte gehiago konparatzen baditugu horrelako datu gehiago aurkituko ditugu seguruenik

Resultado de imagen de food for tomorrow
Azken finean, bizitza jasangarri bat eduki nahi badugu, gure elikatzeko ohiturak aldatu beharko genituzke, ingurumenaz arduratzen diren enpresei produktuak erosten eta produktu begetarianoak kontsumitzen. Azken finean, produktu berri hauetan dago etorkizunaren funtsa.









https://es.statista.com/grafico/8316/mas-de15000-litros-de-agua-por-cada-kg-de-carne-de-vaca/
foodsfortomorrow.com/foods-for-tomorrow
https://www.instagram.com/p/B3t5PlKC9Qd/
https://www.efe.com/efe/espana/sociedad/los-espanoles-comen-seis-veces-mas-carne-de-la-recomendada-segun-un-estudio/10004-3950600
https://elpais.com/economia/2014/08/28/actualidad/1409248442_611793.html
https://www.ticbeat.com/salud/inasumible-coste-ambiental-producir-carne-roja-cifras/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.