2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

Ekialde Erdiko Gatazkak, Munduko Ekonomia Airean



Ekialde Erdiko Gatazkak, Munduko Ekonomia Airean



Azken asteetan, ekialde erdiko tentsioa areagotu egin da. Tentsio handitze honen arrazoia, Yemenek, Iranen laguntzaz Saudi Arabiako bi petrolio findegi erasotu zituela izan zen. Hau Iranek emandako urrutiko kontroleko bi dronekin egin zuten. Eraso hau mundu guztian zehar nabaritu izan da, petroleoaren prezioa igo egin delako.
Resultado de imagen de ataque refineria arabia

Iranek eraso honen bidez krisia eragin du mundu guztian zehar. Munduko potentziak izututa daude Iran eta Saudi Arabiaren arteko gerra batek petroleoaren prezioan suposatuko lituzkeen ondorioengatik. Petroleoaren ezak arazo ekonomiko larriak eragingo lituzke gure gizartean, 2008ko krisi ekonomikoaren mailaraino helduz. 


Saudi Arabiak iritzi publikoa Iranen aurka eramatea sahiatzen ari da bere oinordeko printzeak egindako adierazpen batzuen bidez. Adierazpen hauek diote, bi herrialdeen arteko gerrate bat gertatuko balitz munduko ekonomia suntsituko luke. Honek petrolio-handikiak lur jota utziko lituzke eta hori dela eta, beraien enpresek edukiko lituzketen zorrengatik itxi egin beharko lituzketeke milaka pertsona lanik gabe utziaraziz.

Munduko zonalde honetan, gatazkaz-gatazka ibili dira azkeneko 30 urteetan. Zonaldean egon diren guerra guztietan munduko potentziak asko izutu dira, baina orain arte ez da krisi ekonomiko  larririk gertatu. Iran eta Saudi Arabiaren arteko gerra bat gertatzen baldin bada azkenean, petrolioaren prezioa asko igoko da baina ez dut uste ikeragarrizko krisia gertatuko denik. Ala ere espero dut ezertxo ere ez gertatzea.

Bibliografia:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.