2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

DENBORA BANKUAK

DENBORA BANKUAK

Gaur egun gehienok ezagutzen dugun ekonomia motaren oinarria dirua da, baina izan al daiteke hau ordezkatuz funtzionatzen duen besteren bat? Bada, Denbora Bankua adibidez?

Denbora Bankua ekonomiaren ikuspegitik aztertuko bagenu, esan daiteke, giza beharrak asetzen dituela zerbitzuen arloan, ondasunekin gertatzen ez den bezala. Denbora bankua denbora jarduera baten ordez trukatzen duen sistema bat da. Honen bidez, kohesio sozialak, konfiantza, adiskidetasuna, elkartasuna eta tratu onak sustatzen dira. Horrez gain, gizartean berriak direnentzat tresna paregabea da aurreko posibilitate guztiak bermatu ditzaten. Azkenik, belaunaldien arteko trukea hobetzeko eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna bateratzeko. 

Gure gizartean sistema honek hainbat onuradun izango lituzke, esaterako, hirugarren adineko pertsonak, langabezian daudenak, ikasleak, immigranteak, bakarrik bizi edo sentitzen direnak… 

Modu sinple batean esanda, denbora bankuak honela funtzionatzen du: zerbitzu bat denboraren ordez trukatzen da. Esaterako, norbaiten abileziak aprobetxatuz, beste bati zerbitzu bat eskaintzen dio eta horrek bere aldeko denbora bat sortzen dio Denbora Bankuan. Ondoren, bere alde duen denbora hori beste zerbitzu baten truke agortzen du, etengabeko harremaneko zirkulu bat sortzen delarik. (*ikus eskema)

Honek agerian uzten duen ondoriotako bat da, denok izango genukeela modu egokian, batera edo bestera zerbait eskaintzeko edo parte hartzeko aukera, azken finean denok dugulako gaitasun propio bat. 

(*)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.