2019(e)ko urriaren 7(a), astelehena

EUSKADIKO ETXEBIZITZEN PREZIOA

Etxebizitzen alokairuaren gorakada dela eta, 2018an prezioak %4 igo ziren 2017rekin alderatuta. Ez da inoiz horrelako igoerarik ikusi ekonomia mailan.
Hiriburuetan, Donostian adibidez, errenta garestiena dago, 859€ inguru eta Gasteizen berriz, errenta merkeena, 593€ ingurukoa.
Errenten prezioak udalerriaren tamainaren arabera ezartzen dira, hau da, 40.000-100.000 biztanle arteko hirietan errenta altuenak daude, 655€tik gorakoak; 2.500 biztanletik beherako hirietan ordea, errenta merkeena dute 400€-500€ inguru. Beraz, udalerriaren tamainaren eta errentaren zenbatekoaren artean lotura zuzena dagoela esan genezake.
Eusko jaurlaritzaren diputatu baten hitzez, "Alokairuan bizi diren pertsonak ahalmen ekonomiko gutxiago dutenak dira".

Resultado de imagen de precio de los alquileres en euskadi

Gauza hauek kontuak hartuta, jaurlaritzak alokairuaren errentaren egoera larri honekin amaitu nahi du, eta horregatik esan du laguntzak emango dizkiela alokairuaren prezio egokia ezartzen duten jabeei, eta aldiz, zigortu egingo dituela prezioak nabarmenki igotzen dituztenei.

Ondorioz, Euskadin garestiagoa da alokairuan bizitzea etxebizitza bat erostea baino.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.