SEKTORE-PUBLIKOA
Sektore
publikoa administrazio publikoek eskaintzen
dituzten zerbitzuen multzoa da. Kapital
sozialaren %51a administrazio publikoaren esku diren enpresez osatua dago.
Enpresa publikoen estatutuak bi errealitate ezagutu ditzazke. Bere helburua
gizartearentzat ahalik eta ongizate-maila altuena lortzea da. Enpresa
publikoek, erakunde autonomikoek eta administrazio publikoek osatzen dute. Alde
batetik, Zuzenbide Komunpearen baitan kokatzen diren enpresa publikoak,
gehienetan Sozietate Anonimoko forma juridikoa hartzen dutenak. Bestaldetik,
Zuzenbide Publikoaren baitan kokatzen diren enpresa publikoak.
Sektore publikoaren oinarrizko
eginkizunak zergak jartzea, arauak finkatzea, egoera ekonomikoa egonkortzea,
errenta banatzea eta ondasun publikoak eskeintzea da. Sektore-publikoak
gizartearen ongizaterako zerbitzuak ematen dituzte, zergen bidez jasotako
diruaz. Horrez gain, enpresa publikoek erakunde autonomiadunek eta
administrazio publikoak osatzen dute. Hala ere, gure gizartean zerga-iruzurra
aurki dezakegu eta horrek arriskuan jartzen ditu estatuaren eta gizartearen
hainbat eginkizun eta baliabide.
Sektore-publikoa eta
zerbitzu publikoa
Zerbitzu
publiko eta sektore publikoa, ezberdindu beharreko bi nozio
dira.
·
Zerbitzu publikoaren
esku diren betebehar batzuk, sektore pribatuaren esku utzi daitezke: uraren
garbitze eta banatze zerbitzuak, ondarkinen biltze zerbitzua, etab.
·
Zerbitzu publikoari ez
dagozkion betebehar batzuk, sektore publikoaren esku uzten dira: tabakoaren
industria, lehergailuen ekoizpena, etab.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.