Oraingo artikulu hau idazteko komunismoaren inguruan informatzen aritu naiz, eta hauxe izan da aurkitu dudana: Komunismoa sistema politiko, ekonomiko eta sozial bat da, non ondasunen eta, bereziki, ekoizpen-bideen jabetza (lurra, lantegiak, ...) komuna eta langileena den. Berdintasunean oinarritutako gizarte klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte bat du helburutzat. Kapitalismoaren eta liberalismo ekonomikoaren aurkako ideologia eta mugimendu politiko moduan ere azaldu da komunismoa. Eragin handieneko herrialde komunista Sobietar Batasuna izan zen, 1922-1991 urte bitartean. Egun ere badira euren burua komunistatzat jotzen duten erregimen politikoak, hala nola Txinako Herri Errepublika, Ipar Korea eta Kuba. Komunismoaren ideologian burgesia deusestatzen da eta proletariaduaren diktadura ezartzen. Komunismoak sistema ekonomiko sozialista du.
Gai honen inguruan ausnartzen egon naiz eta nire ustez, gaur egun gure munduan komunismo puru batera iristea ezinezkoa litzateke. Proletarioa, hau da, langileen diktadura bat dela esaten da, langile guztiek gobernatzen dutela baina nire ustez hori kasu gehienetan ez litzake ala izango, beti batzuk nagusitzen direlako beste batzuen gainetik eta hori beti gertatuko da. Horrek ematen dio diktadua puntu gogorragoa.
Sistema ekonomiko sozialistak alderdi onak zein txarrak ditu, zalantzarik gabe guztietan onena inor ez dela gosez hiltzen, guztiak berdinak garela eta dagoena denontzako banatzen da. Baina adibidez, neri ez zitzaidan batere gustatuko sistema komunista batean bizi eta denak berdin jantzita joatea, horrek izaera asko kentzen dioelako gizabanako bakoitzari nire iritziz. Bestalde, ez zait batere gustatzen sistema hauen gehiegizko militarizazioa, eta zenbait alderdietan errepresioa handia dela iruditzen zait.
Amaitzeko esan beharra daukat, sistema hauek okerragotzat jartzen dizkigutela komunikabidetan errealitatean diren bezala erakutsi ordez, ez zaielako interesatzen. Gu, azken finean kapitalismo baten bizi gara eta dena kontrolatzen duten horiek, kontsumismoa bultzatu nahi dute guztiak haien menpe edukitzeko. Gaur egungo gizartean gauza pila erosten ditugu benean behar ez ditugunak, eta gehienetan gainera inkontzienteki egiten dugu, hori da okerrena. Beraz, dena ez da beltza ezta zuria ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.