Materialismoa jarrera bat da eta hori betetzen duenari materialista deritzo, kontzeptu hau gauza materialak gehiegi baloratzen dituenaren jarrera izatea da, adibidez, dirua, jabetzari… eta hori lortzeko erostean baino ez, ez duenak pentsatzen.
Materialismoa, gaur egun bigarren mailako beharrak bete ditzaken pertsonaren beharretako nabarmenena da, lehenengo mailakoengan ez du erreakzio handirik, ezin dutelako behar horretan ezta pentsatu ere, hau da, lehenengo beharrak asetu gabe, ezin dira bigarrenetara iritsi.
Baina ez da gure errua, gaur egungo gizartearena baizik, gehiegizko eragina sortzen du guregan, uste duguna baino gehiago bultzatzen gaitu erostera.
Esnatzen garenetik lo hartzen dugun arte materiala erostearen menpe gaude naiz eta ez konturatu, telebistaren eginkizun nagusia saltzearena da, konstanteki iragarkiak ikusten gaude eta saltzen ari diren produktu hura erosteko esaten digu.
Umeak ez dira normalean materialistak baina helduen kasuan lehenengo mailako beharrak asetu ditzaketenak beraien buruarekin hobeto sentitzeko bai erosten dituztela materialak, adibidez, arropa, objetu berriak, etxe-animali bat…
Niri materiala erostearena lotsagabea iruditzen zait jakinda munduaren beste lurraldeetan goseteak, ur falta, osasun falta etab. jasaten dituzten bitartean beste batzuk denetarik daukate eta erostean bakarrik pentsatzen dute nahiz eta horren beharrik ez izan, hori dena besteak baino gehiago izan nahi duelako edo beste bati ikusi dioguna gainditu nahi dugulako sudur puntan jarri zaigula.
Jendea ez da batere konformista duenarekin beti sentitzen dugu gehiago nahi dugula eta hori lortu arte edo beste gauza bat gure buruan sartu arte ez dugu gelditzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.