Gaurkoan Urgullpeko Gazteek sortutako “Ez dugu non!” ekimenari buruz hitz egingo dizuet. Urgullpeko Gazteak, Donostiako Alde Zaharreko gazteak dira, eta kezkaturik begiratzen diete haien auzoko egoerari. Ni ere bertako auzokidea naiz, eta ez dut oso ongi ikusten gure auzoko egoera. Argi dago zeintzuk diren Udalak, bestelako instituzioek eta espekulatzaileek dituzten beharrak. Goikoek agintzen dute, beraz ez dago auzotarren beharrak asetzeko modurik. Zerbait egin beharra dago.
Donostian 14.000 etxe inguru daude hutsik, baina hori horrela izanda ere, ez diote berriak eraikitzeari utzi. Auzoa turismoaren morroi bihurtzen ari da eta multinazional eta kontsumoaren menpe dago; Mc Donald’s, Burger King, Adolfo Dominguez… bertako negozioak turistei begira sortuta daude. Arrazoi honexegatik, geroz eta negozio txiki gehiago desagertzen ari dira. Hori gertatzen da adibidez arropa dendekin, geroz eta markako denda gehiago daude, eta haietara joateko ohitura hartzen ari gara. Gizarteak jarritako esteriotipoak jarraitzera behartuta sentitzen garenez, markako arropa jazten ez badugu ez gara ongi sentitzen geure buruarekin. Arropa denda xumeetan ez gara apenas sartzen, horregatik, geroz eta gutxiago aurki ditzakegu. Donostiako gazteei arropa non erosten duten galdetuko bagenie, gehienek denda berak aipatuko lituzkete; Zara, Pull&Bear, H&M, Pukas, Roxy eta beste horrenbeste. Horrez gain, espekulatzaileez beteriko auzo batean gaude; Kutxabank, BBVA, Santander… Baina non dago auzotarrentzat lekua? Ez dugu non. Alde Zaharrean hainbat eraikin daude hutsik eta erabilpenik gabe; Bretxa, Kaialde, Lonja, Uxotegi… baina ala ere ez dugu auzotarrentzako leku autogestionatu bat edukitzeko aukerarik.
Hau guztia jakinik eta arazoari irtenbidea ematen saiatzeko, auzotarrok gure ideia, gogo eta proiektuak aurrera eramaten hasi behar dugu. Urgullpeko gazteak lanean hasi dira, eta zenbait proiektu aurrera eraman dituzte. Adibide gisara Alde Zaharreko auzo baratza izan dugu. Apirilaren 23an Trinitate plazan erabiltzen ez zen lurra berreskuratu eta auzo ekimen bat sortu zuten. Honekin auzoko negozio txikiak eta auzolana aldarrikatu nahi izan zituzten, baina ala eta guztiz ere udaltzainek baratza suntsitu zuten. Gertatutakoa gertatuta ere, gazteok ez gara geldirik egongo auzotarrentzat leku autogestionatu bat lortu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.