2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

MUNDUKO 10 GIZON ABERATSENAK

Urtero, munduko gizon aberatsenen zerrenda eguneratzen da. Eta hemen 2016koak komentatuko ditugu. 1. Postuan:  Bill Gates. 75$ mila milioirekin, eta Microsoft-en sortzailea da. Software mundialeko sortzailea da. 2. Postuan: Amancio Ortega daukagu. 67$ mila milioirekin. Eta hau, dakigun bezala Inditex enpresaren burua da. 3. Postuan: Warren Buffett dago, 60,8$ mila milioirekin Berkshire Hathaway-ren Burua da. 4. Postuan: Carlos Slim Helú 50$ mila milioirekin. Eta telekomunikabideak eramaten ditu. 5.Postuan: Jeff Bezos 45,2$ mila milioirekin, Amazon.com-en Zuzendaria da. 6. Postuan: Mark Zuckerberg 44,6$ mila milioirekin, Facebook-en sortzailea. 7. Postuan: Larry Ellison dago, 43,6$ mila milioirekin, eta hau Oracle-ren buru da. 8. Postuan:  Michael Bloomberg, 40$ mila milioirekin eta Bloomberg LP ko zuzendaria dugu. 9. Postuan:  Charles Koch 39,6$ mila milioirekin Diversificado-ko burua da. 10. Postuan:  David Koch 39,6$ mila milioi, aurrekoarekin parekatua dago.
Orain arte denak gizonak ziren, ez dago emakume bat bera ere ez. Baina 11. Postuan: Liliane Bettencourt aurki dezakegu eta honek 36,1$ mila milioi ditu eta L’Oreal markaren Zuzendaria da. Orokorrean, neskentzako produktuak saltzen dituenak. (Ilearentzako produktuak, makillajea, kremak…)

Honekin erakutsi nahi nuena zen, lan munduan argi dagoela, zeinek agintzen duen, eta Zeintzuk eramaten duten mundu erdiaren kontrola, Gizonak. Nahiz eta lan mundua geroz eta hobeto doa. Sexu bereizketa narrats hori poliki-poliki desagertzen ari da, baina oraindik asko gelditzen da. Lehen emakumeak ez ziren lan postu askotan onartzen, etxean gelditu behar ziren, etxeko lanak egiten, eta gizonen zerbitzariak ziren denerako, matxismo handia zegoen, eta dagoeneko, kultura batzuetan horrek jarraitu egiten du. Eta orain jarraitzen duen beste kontu bat; bien arteko soldataren aldea da. Gizonei lan askotan gehiago ordaintzen zitzaien eta zaie gaur egun. Gizonak hobeto baloratu dira beti, superior-ak izan dira emakumeen gan, agintea zuten eta dute batzuk. Lanerako balio zutenak ziren, emakumeak gutxiesten zituzten. Baina gaur egun, hori gelditzen ari da, eta pentsatzeko modua ere bai aldatzen ari da, (nahiz eta beste batzuek berdin jarraitu). Gauzak aldatzeko denak borrokatu behar dugu nahi ditugun eskubideak lortu ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.