2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Sakelekoa gure beharra edo entretenizioa?


Gaur egun geure burua mobilik gabe irudikatzen ez dugun bezalaxe, duela 30 urte jendeak ez zuen pentsatu ere egiten mobil bat beraien behar bat bilakatuko zenik denborarekin. Ala eta guztiz ere, sakelekoak hainbat aldaketa izan ditu, eta enaiz batere arritzen garai hartan sakelekorik erosi nahi ez izana. 

                                                   
Hemengo argazki hontan, lehenena izan zen sakelekoa ikusi dezakegu. Jendeak horrelako trasto handia ikustean ez zuen mobilik izan nahi, prezioz ere, sakelekora deitzea, askoz garestiagoa bait zen. 

Beraz enpresak sakelekoak sustatzen hasi ziren, hau da, sakelekoak hain txarrak ez zirela esanez, sakelekoak oparituz, jende ezaguna sakelekoa anuntziatuz iragarkiak eginez, hitzaldiak emanez beraien funtzionamendua azaltzeko etab...

Urteak aurrera joan ala orduan eta jende gehiagok zituen sakelekoak, eta konturatzen hasi ziren, etxeko telefonoak baino askoz ere erabilgarriagoak zirela, beraz, geroz eta sakelekoen eskaera gehiago zituzten enpresek. Orduan enpresak gehiago produzitzen hasi ziren, eta beraien sakelekoak hobetzen.
Sakelekoena negozio ona zela konturatu ziren batzuk, beraz, enpresa berriak sortu ziren, eta lehiakortasun handia sortu zen zeinek sakeleko hobea egingo. Sakelekoak hobetzen zijoazen heinean prezioa ere igotze joan zitzaien, ez bait da berdina iphone bat erostea edo sakeleko markarik gabea. 

Azken finean sakelekoa ez da gure beharretan garrantzitsuena (ura edo janaria bezala) eta sakelekoa ondatzean edota lapurtzean egia da, jende gehienak, ekonomia-eskasia notatu dezakeela, baina hori nire ustez, garrantzi eta erabilera gehiegizkoak eman zaizkiolako da. Gaur egun, jende askorentzat behar bat baino, bizio edota entretenigarri bat da.

Beraz pentsa ezazu, benetan behar dugunean erabiltzen dugu sakelekoa ala beharrezkoak ez diren gauzetan erabili oi dugu? Beharra edo entretenizio moduan definituko zenuke sakelekoa?

1 iruzkin:

  1. Hau da, gizarteak / enpresek sortarazten dizkiguten beharren adibide. Produktu berriak merkaturatzen direnean, askotan ez dago haien beharrik (existitzen ez baitziren);beraz, lehenik beharra sortu behar da. Gaur egun, guztiz onartua dugun beharra da sakelako telefonoa.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.