2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

AFRIKA ETA EKONOMIA.

AFRIKA ETA EKONOMIA
Internetik zehar, informazio bila gora eta behera ibili ondoren, ikusi dut ekonomi arazo larrienak Afrikako zonaldean aurkitzen direla, bai, pobrezia nagusi den herrialde horietan. Idatzi honetan, pobreziaren barnean aurkitzen ditugun ekonomia arazoez hitz egingo dut, klasean ikasitako kontzeptuak aipatuz.


Afrika oso aberatsa eta oso pobrea da aldi berean, batzuek, behar duten guztia duten bitartean,( nahiz eta beraien beharrak eduki) beste batzuk, gauza oinarrizkoen beharrean bizi dira. Bi egoera hauek guztiz kontrakoak izan arren, demagun  adibidez, Johannesburg(Afrikako herrialde dirutsuenetariko bat) eta Nigerreko (Munduko herrialde txiroenetariko bat)bi pertsona aukeratzen ditugula, biek esango digute zerbaiten beharrean daudela, zerbaiten eskasia dutela. Johannesburgen bizi den honek, azken I phone 7a ez lortzea, bere munduaren amaiera dela esango bai digu, eta Nigerreko honek jateko zerbait, botikaren bat, edota ura eduki nahi lituzkeela esango digu, hau da batek bigarren mailako beharrak izango ditu( bizimodu "hobea" edukitzeko) eta besteak lehenengo mailako beharrak edukiko ditu, bizirauteko beharrezko behar dituenak alajaina.


Nigerren edo beste zenbait herri txiroetan, heziketa da pobretasunetik irteteko era fidagarriena, baina hainbat ume ez dira inoiz eskolara joan, matrikularen kostua dela eta edo familiarentzat lan egin behar dutelako, umearentzat heziketa bat ordaintzearen edo heziketarik ez edukitzearen  artean familiak bide bat aukeratu behar du besteari uko eginez, eta bestea ondorioz, aukera kostua bihurtuz.


Hortaz, nahiz eta bi herrialdeko bi pertsona, guztiz egoera desberdinetan bizi, biek edukiko dute ekonomia eskasia, hau da, zerbait edukitzearen beharra,baina, normalean diferentzia nabari da behar horien maila artean, batek, bizimodua hobetu nahi duelako soilik eta besteak biziraun. Bestetik ikusi dugu nola txiroen munduan eta aberatsen munduan ere (nahiz eta ez aipatu) beti aukeratu beharko dela edukitzen diren beharren artean, eta uko egiten zaion hori aukera kostua izango da.

_aneetxx

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.