2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Lan bila ala lana hostera? 

Urte dexente igaro dira kanpotarrak (inmigranteak) Espainia eta Euskal Herrira iritsi zirenetik. Gehien bat txinatarrak izan dira bizitzen geratu direnak, beltzak eta sudamerikarrak ere badira baino gehiengoa Asia aldekoak dira. Normalean bizitza hobeago baten bila datoz, hemen lan baldintza hobeagoak izango dituztelakoan.

Txinatarrei buruz hitz egiten badugu, plaga handi bat izango balirakete bezala pentsatzen dugu. Milaka eta milaka datoz europar herrialdetara lan bila, gehienek mota berdineko dendak irekitzen dituzte, "bazar" dituak. Denda mota hauek denetik saltzen dute, arropatik hasita etxeko zartagietaraino. Honek ondorio bat du, produktuak merkeak direnez (kalitate baxukoak izan hoi dira) auzoko komertzio txikiei bezeroak kentzen dizkiete. Betiko dendek kalitatezko produktuk saltzen dituzte, arazoa prezioa da.

Horregatik hau guztia ondorioztatuz, lan bila etorri beharrean lana kentzera eta auzoak beraien denda motez betetzera datoz. Azkenean lokalak edo bertakoak dira galtzen ateratzen direnak, hauei lana emanez.

1 iruzkin:

  1. Gai interesgarria eta zaila aldi berean. Egia da txinatarren dendek prezio merkeak dituztela eta horrek beste dendak bultzatzen dituela prezioak jaistera edo eta salmenta gabe geratzera. Egia da ere, denda bertako denda txiki askok kalitate handiagoko produktuak saltzen dituztela eta hori, denborarekin, nabaritzen da eta jendeak ikusten du kalitatea ez dela beti merkea.

    Baina, esan dudan bezala, arazoa ez da hain erraza... Zergatik erabaki dute txinatarrek gure herrian eta beste batzuetan dendak irekitzea? Ba besteak beste, kopetaraino daudelako ikusteaz nola beste herri batzuen beraiek ekoitzitako produktuak merke erosi eta garesti saltzen dituzten, etekin handiak bereganatuz. Hau da, hamarkadetan zehar, mendebaldeko enpresa ugariek txinatar produktuak erosi eta inportatu dituzte, edo han fabrikatu dituzte, hango eskulan eta lehengai merkeen kontu aberasteko. Txinako ekonomiak ez zuen produktu horietatik ia etekinik lortzen, eta enpresa inportatzaileak aberastu egiten ziren. Hori ikusita, txinatar askok erabaki dute negozioa beraiek egin nahi dutela eta horretarako bide ugari bilatu dituzte (adibidez: aliexpress antzeko web-orriak, gure herrietan irekitako dendak...etab).

    Kalitateari buruz, esan behar dut, askotan entzun dudala jendea alderatzen txinatar produktu bat, beste dendako batekin, jakin gabe, beste dendakoa ere Txinan ekoitzita zegoela. Ezagutzen dudan sektore baten adibide bat jartzeko, bidaiatzeko maletena jarriko dizut. Jendeak askotan nahigo izaten du "Samsonite" markako maleta bat erostea, txinatar merkea baino, gehiago iraungo baitu; baina badakizu non erosten duen Samsonite enpresak bere maleten %95a gutxienez? Ba, Txinan.

    Arroparekin gauza bera. Txinatarreko arropa, txartzat jotzen dugu... baina non ekoizten dira Zarako arropak? Eta Calvin Klein-renak? Eta beste hainbat marka garestienak? Ba Txinan, Tailandian,...eta antzeko herri pobreetan.

    Txinak kalitate gehiagoko eta gutxiagoko produktuak egiten dakizkite, baina arazoa da guk, gehienetan, kalitatea nahi dugula, baina prezio merkean eta hori ez da beti erraza lortzen.

    Txinatarrak gure kontu negozioa egitera etorri dira, bai, baina gu heien kontura negozioa egiten urteak daramazkigulako eta, ziurrenik, horretaz aski dute.

    Amaitzeko, esan behar da txinatar hauek, hutsik dauden lokal handi asko alokatzen dituztela, eta horien jabeei aberastasuna bideratzen dietela eta, gainera, zergak ordaintzen dituztela ere, beraz gure herrian dirua ere uzten dute.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.